gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - albisteak

« Erakustaretoa en MUSCON | albisteak | Los audiovisuales ganan terreno »

Aurrekontuak eskura
2008/02/27

Aurrekontuak kontsultatzeko webgunea Kultura eta Euskara Departamentuaren aurrekontu zehatzaren berri izan nahi baduzue, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgunean kontsulta dezakezue. Bertan, onartutako aurrekontu guztien informazioa dago eskura, departamentuen, jarduera politiken, eskualdeen eta herrien arabera zehatz sailkatuta. Beraz, jarduera alor jakin bateko informazioa ez ezik, zuen herriko proiektuen berri ere izan dezakezue.

Departamentu bakoitzaren jarduera hainbat arlotan sailkatzen da. Kultura eta Euskara Departamentuari dagokionez, ondokoak dira jarduera politika nagusiak: Agiritegiak eta Museoak, Departamentuetako zerbitzu orokorrak, Euskararen normalkuntza, Informazioaren gizartea garatzea, Kultur sustapena eta hedapena, eta Ondare historiko-artistikoaren babesa.

Nahi duzuen herriari edota politikari buruzko informazioa bilatzeko, orriaren eskubiko menuan nahi dituzuen eremuak aukeratu eta proiektuen zerrenda azalduko zaizue, bideratutako diruarekin batera. Adibidez, ondare historiko-artistikoaren babesari buruzkoak bilatuz gero, ondare historiko, arkeologiko eta etnografikoa aztertu, ikertu eta babestera bideratutako aurrekontua azalduko zaizue; hau da, besteak beste, ondoko arloetara: eraikin erlijiosoen zaharberritzea, ondare zibilaren zaharberritzea, tresneria, eskuartze arkeologikoa, Zarauzko Santa Maria la Real-eko aztarnategia industu eta balioztatzea...

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net