gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - argitalpenak

Gabriel Villota Toyosen liburuaren azala Gabriel Villota Toyosek Non, nondik, alde, aurka. Arteari buruzko euskal kronikak mendearen hasieran liburua aurkeztu du berriki. Bi bide proposatzen ditu Euskal Herriko eremu artistikora iristeko, egilearen testu hautatuak abiapuntu hartuta.

"Non, nondik, alde, aurka, Gabriel Villota Toyos-en liburua" osorik irakurtzeko

Try Again erakusketaren katalogoaren azala Irailaren 27a arte, ikusleak jokalari bihurtzen dituen erakusketa dugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan: Try Again. Eta erakusketaren osagarri gisa, katalogoan lanen fitxak bildu ditugu. Baina ez hori bakarrik...

"Try Again, katalogoa" osorik irakurtzeko

Irakurketa giden aurkibide orria KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak urte hauetan egindako irakurketa gida guztiak biltzen dituen webgune berritua sarean da, irakurketagidak/gipuzkoakultura.net helbidean. Gida guztiak bateratzeaz gain, www.gipuzkoakultura.net webgunean zuzeneko lotura jarri dugu.

"Irakurketa gida guztiak klik bakarrean" osorik irakurtzeko

Behar gorria Primavera azul erakusketaren katalogoaren azala Prest dugu Manu Muniategiandikoetxea artistaren Behar gorria Primavera azul erakusketaren katalogoa. Maiatzaren 10a arte izango dugu ikusgai erakusketa hau KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, eta esku artean dugun katalogoa osagarri ezin hobea da.

"Behar gorria Primavera azul. Katalogoa" osorik irakurtzeko

Erakusketako piezaren burnizko maketa Esku artean dugu ekainaren 14ra arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dagoen Kemen isuria erakusketaren katalogoa.

"Hainbat urteren katalogoa" osorik irakurtzeko

2008/04/02

2007ko memoriaren azala Esku artean dugu KOLDO MITXELENA Kulturunearen 2007ko memoria. Bertan, urtean zehar izan ditugun jarduerak, erakusketak, argitalpenak eta liburutegiari buruzko estatistika datuak bildu dira lau atal nagusitan: Erakusketak; Jardunaldiak, zikloak eta hitzaldiak; Argitalpenak; eta Liburutegia.

"2007ko memoria" osorik irakurtzeko

Donostiako bulego pabilioi baten proiektua Dagoeneko eskura duzue Gipuzkoako Artxibo Orokorrak argitaratu berri duen e-liburu berria. Dagoeneko gozatu dezakezue bere testu eta irudiekin. Amaia Apraiz eta Ainara Martínez dira egileak. Biak Artearen Historia doktoreak dira eta Foru Aldundiak urtero ematen dituen ikerketa historikorako beka batekin Gipuzkoako industria-arkitektura aztertu dute. Horren emaitza da Arquitectura industrial en Gipuzkoa e-liburua.

"Gipuzkoako Artxibo Orokorraren liburu digital berria,
industria-arkitekturari buruzkoa, irudiduna" osorik irakurtzeko

Sasi guztien gaiñetik Auspoaren hauspoa nekazezina da. Antonio Zavalak hasi zuen argitalpen bildumak aurrera darrai.

"Hauspoari eraginez..." osorik irakurtzeko

2008/03/04

Bertanen azala. Baserria BERTAN bildumaren digitalizatze prozesuaren harira, Baserria izeneko alea digitalizatu berri dugu. Aurrekoetan bezala, HTML eta PDF formatuetan duzue eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

"Bertan. Baserria" osorik irakurtzeko

KMKren webgunearen hasiera orria KOLDO MITXELENA Kulturunearen webgune berria sarean da. kmk.gipuzkoakultura.net helbidean KOLDO MITXELENA Kulturunean gertatzen den eta eskaintzen dizuegun guztiaren berri aurkituko duzue.

"Webgune berria sarean" osorik irakurtzeko

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net