gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

« Madeleine aldiko zintzilikarioak | Argitalpenak

2006/06/30

Bikondoa, Alfredo.

Ekainaren 28an, Alfredo Bikondoaren erakusketa inauguratu genuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran; erakusketarekin batera, katalogoa argitaratu dugu, Alfredo Bikondoaren lanean interesa dutenentzat, erakusketara egindako bisita gogoratu nahi dutenentzat, arteaz gozatu nahi dutenentzat.

Aldaketarako borondateak, bide eta jarrera berriei ekitekoak, autoreari berari aukera ematen baitiote lanean bere burua ezagutu behar astun horretatik libre geratzeko, erakutsi egiten dute, halaber, Alfredo Bikondoaren sorkuntzaren alderdi funtsezko bat. Estilotik ihes egite errepikatu hau eremu esperimentalago baten presentziak eragin du, are ukitu ludikoren bat edo beste ere izan duelarik autoreak bere lanetako batzuetan.

Juan Pablo Huércanos, katalogo honetan.

Ondorengoa da katalogoaren aurkibidea:

Alfredo Bikondoa, kaosa eta argia
Alfredo Bikondoa, caos y luz
Alfonso de la Torre
Materia transzenditua
La materia trascendida
Juan Pablo Huércanos
Erakusketa / Exposición
Curriculum
English texts

Gonbitea nahitaezkoa da. Erakusketa ikusi eta katalogoa erostea. Katalogoa erostea eta erakusketa bisitatzea… bietako edozein da aukera egokia.

Erakusketa abuztuaren 26ra arte egongo da irekita. Katalogoa, berriz, oroitzapen iraunkorra da.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net