gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Antzinako bidaia epiko eta mitikoak | argitalpenak | Ikuspegi eta hitzen katalogoa »

Zehar 62. Hiri ekoizpenak
2008/01/29

Zehar aldizkariaren azala Argitaratu berria den Zehar aldizkariaren 62. alea itxura berrituta eta edukiz beteta dator. Argitalpenaren editore Maider Zilbetik gonbidatutako kolaboratzaileek egungo hiri ekoizpenen inguruko hausnarketak egin dituzte.

Hala diote editorialean: "Hemen bata bestearen alboan kokatzen diren hiri-ekoizpenak gogoeta kritiko batetik sortzen dira, inguratzen gaituenaz, espazioak inguratzen gaituena nola ordenatu, hierarkizatu eta esanahia ematen dion gogoetagai hartuta. Inter-subjektibotasunetik gogoetarako esparru publiko bat eraikitzea da prozesu horren helburua. Esparru horrek, espazio bai fisiko bai diskurtsiboa bera, zirkunstantzien arabera, espazioaren ikusmolde aldakor bat proiektatzen digu, espazioaren arkitektura eta hortik inposatzen diren harremanak eraldatzeko ahalmena duena. Horri esker abiapuntu desberdinetatik koka gaitezke espazioan, helmugarik zertan izan gabe".

Zehar aldizkariaren ale berrienean bildutako testuak eta irudiak online kontsulta ditzakezue.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net