
gipuzkoakultura - argitalpenak
KOLDO MITXELENA Kulturunearen webgune berria sarean da. kmk.gipuzkoakultura.net helbidean KOLDO MITXELENA Kulturunean gertatzen den eta eskaintzen dizuegun guztiaren berri aurkituko duzue.
Hasiera orrian liburutegiari, Ganbara aretoari, Erakustaretoari, argitalpenei eta jarduerei buruzko azken berriak aurkituko dituzue. Bertatik albiste zaharragoetara eta webgunearen gainontzeko ataletara jo dezakezue.
Liburutegiari dagokion atalean, katalogoa, online zerbiztuak eta bestelako datu jakingarriak aurkituko dituzue, ordutegia edo mailegurako baldintzak, esaterako.
Ganbara eta Erakustaretoa ataletan, hasieratik izan diren erakusketak (urtearen arabera edo hitzez bilatu ditzakezue) eta katalogoak, datozen erakusketak eta aretoei buruzko bestelako informazioa (ordutegia, telefonoa, espazioa...) aurkituko dituzue.
Areto Nagusiari dagokionez, jardueren egutegia ikusi eta aretoa eskatzeko aukera duzue.
Gainera, webgune irisgarria da. Hau da, webgunea egiterakoan W3Cko (World Wide Weberako Partzuergoa) kide den WAIk ezarritako irisgarritasun arauak bete ditugu, edozeinek erabili ahal izateko muga teknologiko eta pertsonalak alde batera utzita. Beraz, KOLDO MITXELENA Kulturuneari buruzko informazio guztia guztien eskura dago.