
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Bertan. Baserria |
argitalpenak
| Gipuzkoako Artxibo Orokorraren liburu digital berria,
industria-arkitekturari buruzkoa, irudiduna »
Auspoaren hauspoa nekazezina da. Antonio Zavalak hasi zuen argitalpen bildumak aurrera darrai.
Oraingoan 308 eta 309 zenbakiak iritsi zaizkigu esku artera. Eduki anitzeko bi argitalpen berri.
Sasi guztien gaiñetik Nikolas Zendoiaren hirugarren liburua da, Pello Esnalek editatuta. El Diario Vasco egunkarian argitaratutako 62 artikulu eta bertso biltzen ditu. Eta igandean, hilak 16, Erramu Eguna izango dugunez, hona hemen egun horrekin zerikusi zuzena duen adibide bat:
"Orain ez diogu hainbeste jaramon egiten Erramu Egunari, baiña gure gazte-denboran Erramu Eguna egun aunditzat eduki oi genuen, batez ere gazteak. Gure erramu-festa ura egiteko, alegia.
Oraintxe bezalaxe, atzera-aurrera aundia ibiltzen zuen Erramu Egun eta Aste Santu dalako orrek.
Zergatik nioen erramu-festa? Orduan, erramu adar-aundiak eramaten genituen elizara, meza nagusian. Aundiak bakarrik ez. Zeiñek ederragoak eraman ibiltzen giñan. Zeiñek loretsuagoa, alegia. Orrexegatik nioen.
Erramu Eguna goiz baldin bazan, lorerik ez zuen izaten. Edertasunik gabeko erramuarekin joan bear elizara urte artan. Eta norbaitek eramaten bazuen loreduna, ura zan urte artako irabaztuna. Kanpeioa! "Nun kristotan billatu ote dik orrek ori?". Amorrua ere artzen genion dalakoari".
"Derriorrezko euskalduntzea Ukaeziña da gaurregun Euskera izkuntza ikasi nairik dabiltzanak millaka dirala. Egia da, baitere, iñoiz baiño laguntza ta erreztasun gehiago eskeintzen zaizkiola nai duanari. Biña, ala ta guztiz ere, denbora ez ezik dirutzak eramaten dizkio azkenerako lan ortan asten danari. Pertsona eldua euskalduntzea, euskeraduntzea, izan ere, ez baita bi egunean lortzen dan gauza. Orregatik, alde batetik eziñak eta beste aldetik etsipenak jota geldituak askotxo aurki genitzake. Askoren iritziz -gu ere ortan gaude- euskera ikasi nai duanak, ez luke xentimorik ordaindu bear. Bakoitzaren erantzukizuna eta almena gogoan izanik, bidezko epe batean, aukera ori eman bear litzaioke. Ez dezala iñork esan aukerarik etzaiola eman. Orrek, ordea, zalantza bat sor arazten digu: nolakoa izango litzake jendearen erantzuna? Oso bestelakoa, agian."