
Museoen arloa beste zuzendaritza baten barruan dago, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren barruan, alegia, eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa) eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (Oñati) kudeatzeaz arduratzen da.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko erakundeen artxibo historikoa da; Batzar Nagusiena eta Foru-Aldundiarena, alegia. Tolosan dago XVI. mendeaz geroztik, gutxi gorabehera (Batzarre eta Aldundien artxiboa). Gaur egungo egoitza, aurrerapen berriez hornituriko artxibo-zentroa da.
Artxibo honek XV.etik XX. mendera arteko dokumentuak gordetzen ditu. Fondoen tamainaren arabera, bi dokumentu-multzo handi bereiz daitezke: alde batetik, XV. eta XVI. mendeetan sorturiko erakundeenak (Batzarre eta Aldundiak, Gipuzkoako Korregimendua eta Tolosako notari barrutiko protokoloak), eta bestetik, partikularrenak edo erakundeenak direnak, gehienak ondorengoak, bilduma edo atal faktizioren bat barne (Indalezio Ojanguren –argazkitegia-, Gaztañaduy Etxea –dohaintza partikularra-, Udaletako kaparetasun-agiriak…).
Gipuzkoako Artxibo Orokorrak zerbitzu eta jarduera ugari eskaintzen du. Agiriak kontsultatu eta kopiak egiteko aukera emateaz gain, hauei buruzko informazio-zerbitzua du, jende guztiaren eta erakundeen eskura. Zerbitzu honen bidez, Artxiboari buruzko informazioa eman eta ikerketa lanetan laguntza eskaintzen dio bertaratzen denari eta baita telefonoz, gutunaren bidez edo Interneten eskatzen duenari ere.
Honez gain, artxiboak jarduera ezberdinak egiten ditu, beti ere hezkuntza- , dokumentu ondarearen zaharberritze- eta kulturaren inguruan: ikastaroak, erakusketak, bisita gidatuak, bekak, argitalpenak, liburuak eta e-liburuak, liburutegi espezializatua, etab.
Gipuzkoako Artxibo Orokorren web gunea
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak emandako Errege Aginduaren bidez sortu zen 1942ko uztailaren 10ean, eta Oñatiko Unibertsitatean dago. Fondoen jabetza Espainiako Estatuarena izan arren, Artxiboa Gipuzkoako Foru-Aldundiak kudeatu du sortu zenetik. Azpeitia, Bergara eta Donostiako ehun urte baino gehiagoko notari protokoloak eta Hipoteka-Kontularitzetako dokumentu fondoak biltzen ditu (1768-1862).
Agiriak kontsultatu eta kopiak egiteko aukera emateaz gain, hauei buruzko informazio-zerbitzua du, jende guztiaren eta erakundeen eskura. Zerbitzu honen bidez, Artxiboari buruzko informazioa eman eta ikerketa lanetan laguntza eskaintzen dio bertaratzen denari eta baita telefonoz, gutunaren bidez edo Interneten eskatzen duenari ere. Honez gain, liburutegi espezializatua kontsultatzeko aukera ematen du.
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoen web gunea