gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Agur, Walser, agur | erakusketak | Liburu guztiak xuxurlaka dabiltza »

Argazki handiak, hiri handiak
2006/04/27

Alberto Schommer KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran dago. Bera ez, noski, bere argazkiak baizik. Metropolis izenburupean.

Hemen azaltzen digu:


Nola azaldu, nola erakutsi hiri handia, halako herrialdeko hiriburua, inoiz ez berdina, eraikinez, oinezkoez, trenez eta trafikoaz itota bizi dela!

Munduko herrialdeetan barrena egin ditudan bidaietan, pertsonak, eraikinak eta giroak atzeman ahal izan ditut, agerian jarri, paperera eraman. Bai New Yorken eta Erroman, bai Parisen eta Berlinen, bai Xangaien eta Alkairon, bai Buenos Airesen eta bai Rio de Janeiron, eta bai Madrilen eta Bartzelonan, hiri horietan guztietan murgildu egiten nintzen ke arteko ke girotan eta arnas estuetan, sorta guztietako hots oihartzunetan, eta giro horietan beti jalgitzen ziren pertsonak, trafikoa, erakinak. Pertsona bakoitzak berezko tankera duen bezala, metropoli bakoitzak bere usain berezia zuen, bere soinu berezia, bere klima berezia. Berezko janzkera duten gorputzak bailitzan, leku bakoitzaren mugimendua, egitura, atzematen saiatzen nintzen. Eta gertatzen zen lekuek antzekotasun bat izaten dutela beren handitasunean eta beren apaltasunean, eta orain aukeratu behar izan ditudanean etorkizuna, betikotasuna, dardara... agerrarazteko erabili ditudan liburuak, denen artean ia ezin dut megalopoli zirikatzaile, unibertsal eta, zergatik ez, agian neurri batean magiko hori birsortu.

Mundu bakar batera ekarritako mundu asko dira, gaur egungo zibilizazioak ikaragarrizko demokrazia bati esker herrialde guztiak elkartzea lortu izan balu bezala.

Eta hor daude metropoliak eta hauen biztanleak, zuri-beltzez egindako argazki hunkigarrietan. Eta gure zain daude, argazkiak eta irudikatzen dituzten hiriak, Ganbaran, asteartetik larunbatera, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara.

sch00.jpg



SCHOMMERREN BIOGRAFIA


1928
Gasteizen jaio zen. Ama espainiarra eta aita alemana.
1945-58 Ikasketak amaitu zituenean, pintatzen hasi zen. Aldian behin zinea (laburmetraiak) eta argazkiak (erretratuak batez ere) egiten zituen.
1958-60 Harremanetan jarri zen Almeriako Argazki elkargoak (AFAL) bultzatu zuen argazki mugimenduarekin. Ondoren, 1858 eta 1960 bitartean, Parisera joan zen eta han izen handiko argazkilariak ezagutu zituen. Kublin esate baterako, Balentziagaren argazkilaria. Pixkanaka, argazkigintzan murgildu zen.
1960-65 Argazkigintza profesionala egiten hasi zen. Irwing Penn-en eragina izan zuen garai hartan. Gasteizera hurbildu ziren pertsona ospetsu guztiak erretratatu zituen. Industriaren eta arkitekturaren alorretan sorkuntza argazkigintzako enkarguak egin zituen Madrilgo enpresentzat. Huarte enpresarentzat, adibidez.
1966-70 Madrilera joan zen bizitzera eta bere estudioa ireki zuen. Harreman estuak izan zituen ZAJ kolektiboarekin (garai hartako abangoardia kulturala eta artistikoa zen ZAJ). Walter Thomoson zuzendaria ezagutu zuen eta publizitateko argazkigintzara bideratu zuen bere lana. Parte hartu zuen hainbat argazki erakustetan. Horietako bat izan zen Ignacio Barcelón-ek, Arte Fotográfico aldizkariko zuzendariak, Kolonian antolatutakoa, hiri horretako argazkilari espainiarrei buruz. Montrealgo (Kanada) Expo-67an parte hartzeko aukeratua izan zen eta ondoren Photokina-ra bidaiatu zuen. Erretratu erakusketa egin zuen Kulturako Iberoamerikar Zentroan Madrilen, 1969an.
1972 ABC egunkariko zuzendariak erretratu sail bat eskatu zion igandeko gehigarrirako. Erretratu horiekin eta 1969ko urteaz geroztik egin zituenekin, Retratos Psicológicos osatu zuen. Geroago, Dulce Violencia eta Tierra fermentada izeneko serieak egiten hasi zenean, ohiko argazkigintzarenak ez ziren osagaiak sartzen hasi zen: parpek puskak eranstea, kolorezko negatiboak eta gardenkiak muntatzea eta abar.
1973-74 Juan Luis Cebrián-ek zuzentzen zuen Gentleman aldizkarian kolaboratu zuen. Garai hartan asmatu zuen krosko-grafia, hau da, argazkia manipulatu eta pitzatzea forma desberdinak emanez. Bere lanak argitaratu zituen Nueva Lente aldizkarian (abangoardiako espainiar argazkigintzaren plataforma zen aldizkaria).
1975 Erakusketa Multitud galerian. Jatorrizko bat egin zuen, egunkariekin inguratuz eta burdin hariekin estaliz.
1976 La Dulce Violencia eta Tierra Fermentada erakutsi zituen Madrilgo Tambor galerian. El País aldizkarian argitaratzen hasi zen. Argitaratutako serietako batzuk: La Iglesia española en Levitación, Grupos Políticos y Desmontaje del franquismo. Lan informal bat egin eta erakutsi zuen Pasoliniri buruz: koloretan, bolumena ematen saiatuz.
1978-81 Zurbano kalera eraman zuen bere estudioa. Eikoh Hosoe-k gonbidatuta, erakusketa bat egin zuen Tokioko Shaday galerian. Espainiar erregeen lehen argazki ofizialak egin zituen. Haiekin bidaiatu zuen Hegoamerikara, Txinara, Iranera, Irakera, Mexikora, Perura eta Argentinara. Mundu osoan barrena ibili zen espainiar erregeekin batera 1986ko urtera arte eta haien bidai guztien argazki erreportajeak egin zituen.
1980 Tokioko Goro International Press-ek bere argazki bat aukeratu zuen La manera de ver las fotos libururako. El Surrealismo en la fotografía de Spectrum libururako aukeratu zuten baita ere (Paris).
1983 Erakusketa Visual Studies Workshop-en (Rochester, Nuew York). Fermento izenburuko erreportajea egin zuen Jerezi buruz (paisaiak eta pertsonaiak), kutsu surrealistarekin. Erakusketa Kataluniako Argazkizko Udaberrian. Doble Página argitaratzen hasi zen El País egunkarian.
1984 Parte hartu zuen 259 Imágenes, Fotografía actual en España erakusketan, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan. Erakusketa Montpellierreko argazki eta bideo jardunaldietan. Cuencako Menéndez y Pelayo nazioarteko unibertsitatearen gonbitea hitzaldia emateko eta erretratu tailerra egiteko. Fotofutura argazki ikastaro antolatu eta zuzendu zuen Madrilgo Kultur Zentroan. Ardandegien seriea hasi zuen Sobremesa aldizkariarentzat.
1985 Erakusketa Juana Mordó galerian, Madrilen. Ohorezko lehendakari Arte Garaikideko Espainiar Museoan antolatu ziren argazkia kontserbatu eta berreskuratzeko lehen jardunaldietan. Erakusketa Europalia-ko espainiar edizioan (Bruselako geltoki zentrala). Parte hartu zuen MEACeko aholkularitza batzordean.
1986 Creative Photography zentroak (Tucson, Arizona) hainbat lan erosi zizkion. Parte hartu zuen La Fotografía en el Museo erraskusketan (MEAC, Madrid). MEACek hainbat lan erosi zizkion.
1997 Hautatua izan zen Un día en la vida de España libururako. Erakusketak Madrilgo Juana Mordó galerian, Bilboko Arte Garaikideko Museoan, Gasteizko Arte Garaikideko Museoan, Donostiako San Telmo Museoan eta Zaragozako Arkitektura Eskolan.
1989 Munduko berrogeita bederatzi argazkilariren lanekin batera, bere bost lan aukeratu zituzten Toppan bilduma osatzeko. Tokioko Metropolitan Museoan inauguratu zen. Bere argazkien atzera begirako erakusketa Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiako kide urgazle izendatu zuten.
1990 Cascografía bere lan berria eta Composiciones numeradas osorik erakutsi zituen Gasteizko Céramo galerian. Erretratuen antologia erakutsi zuen Parisko Georges Pompidou zentroan.
1991 Asteroko lankidetza El País egunkariarekin. Ekainean ikastaro bat eman zuen erretratuari buruz Les Rencontres d’Arles jardunaldietan. Parte hartu zuen Cuatro direcciones erakusketan, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.
1992 Erakusketa Willen de Kooning-erekin batera Berlingo Salander-O’Reilly galerian. Ikastaro bat eman zuen Madrilgo El Escorial-en, Udako Unibertsitatean, eta beste bat San Marino Errepublikan (International Photomeeting), Italian.
1993 Fotobienale en Enschede: erakusketa kolektiboa. Schommer gonbidatu berezia izan zen. Imágenes encontradas erakusketa, Trenton eta Donostiako San Telmo Museoan. Azul serieko berrogeita hamar obra erakutsi zituen abenduan, Donostian.
1994 El País egunkariak stand bat eskaini zion ARCOn. Cascografías volumétricas: cabeza, escarabajo y recuerdo serieko pieza batzuk erakutsi zituen Levy galeriak. Azul liburuko bere seriea erakutsi zuen Gasteizko Artxibategian. La Habanara bidaiatu zuen eta han lan bat egin zuen hiriko jendeari buruz. La vida, La Habana izena jarri zion. Arabako Zilarrezko Domina eman zioten.
1995 El Viaje liburuko hirurogei lan erakutsi zituen Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. Tenerifeko Biurtekora gonbidatu zuten urrian, eta azaroan erakusketa bat egin zuen Milango Diafragma galerian.
1996 Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiako kide oso izendatu zuten.
1997 Ikastaroa Menéndez y Pelayo unibertsitatean, El Escorial-en. Erakusketa Elgoibarko Ongarri taldearekin batera.
1998 Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiako kide osoaren kargua hartzeko harrera publikoa. Elogia de la Fotografía diskurtsoa egin zuen. Madrilgo museo handiei buruzko seriea.
2002 Parisberlín liburua editatu zuen BBVA Fundazioarekin. Baita Paisajes Ordenados liburua ere. Parte hartu zuen Otras Meninas erakusketan, Levitación izenburuko obrarekin.
2003 Metrópolis erakusketa Gasteizko Amárica galerian. Erakusketak ARCONn: Paisajes Negros Estiarte galerian, eta Civilizaciones seriea Spectrum galerian. Erakusketak Pragan eta Brandenburgen.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net