
gipuzkoakultura - erakusketak
Duela gutxi, Raymond Queneau idazlearen Estilo ariketak liburua euskaraz argitaratu da.
Xabier Olarrak egin du liburuaren itzulpena, eta Igelak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak argitaratu dute. Hori dela eta, Raymond Queneau-ri eta Estilo ariketak lanari buruzko erakusketatxoa izan dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Atarian.
Bada, tempus fugit, eta Ataria beste gauza batzuetarako erabili behar da.
Horregatik, azken aukera, aukera iraunkorra, eskaintzen dugu, Queneau-ren estilo ariketen unibertsoa gertuagotik ezagutzeko.