
gipuzkoakultura - erakusketak
Badugu, oraindik, GlasKultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin? erakusketaz gozatzeko nahikoa denbora. Baina aurreratu dezakegu, dagoeneko, Erakustaretoan egingo den hurrengo erakusketak Gure Artea sariak hartuko dituela. Urriaren 19tik 2007ko urtarrilaren 5era arte egongo da irekita.
Erakusketa honen komisarioa Ismael Manterola izango da, eta Eusko Jaurlaritzaren deialdian saritutako artisten lanak izango dira ikusgai bertan. Arteak sustatzea helburu duten “Gure Artea” sariak arautzen dituen Dekretua aldizkari ofizial honetan kontsulta daiteke.
2006 urterako deialdia Kultura Sailburuaren agindu honetan kontsulta daiteke.
Adi egon, beraz, albisteei…