
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea bukatu berritan ezin izan diogu zale ugari dituen zinema mota honetako klasikoak arakatzeko tentazioari eutsi. Ondorioz, azaroaren 24tik 28ra, beldurrak hartuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka.
Urriaren 23tik urtarrilaren 3ra, Vigoko MARCO museoarekin batera ekoitzitako erakusketa izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan: Bitartekaria Museoa da.
Taoismo filosofikoaren oinarriak
Astelehenean, hilak 24, Antiqua Antzinari Buruzko XV. Jardunaldien lehen hitzaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Taoismo filosofikoaren oinarriak izango dira aztergai, 19:30ean Areto Nagusian.
Krisi kabinetearen azken egunak
Irailaren 17an Cormán Krisi kabinetea erakusketa inauguratu genuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Oraindik ikusi ez baduzue, larunbata, azaroak 8, duzue azken eguna.
Azaroaren 24tik 26ra Antiqua Antzinari Buruzko XV Jardunaldiak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurtengo gaia Lurraren erdigunerako bidaia da. Hain zuzen, Antzinako Txinarako bidaia egingo dugu.
Manuel Lasarteren antologia Auspoarekin
Auspoa bilduman liburu berria dugu: Manuel Lasarte. Iturria ondare. Liburu honekin, Antonio Zavalak hasi zuen argitalpen bildumak 311 ditu dagoeneko. Azken honek, gainera, CD bat ere badakar.