
gipuzkoakultura - erakusketak
Aurtengo Gure Artea deialdiko saridunak zeintzuk diren jakin dugu. Hautaturiko lan guztiak interesgarriak dira, aukeraketak berak bermatzen du hori, eta erakusketak euskal arte gazteena ezagutzeko aukera ematen digu; nolanahi ere, 3 izan dira irabazleak:
Abigail Lazkoz, Juan Pérez Agirregoikoa eta Txuspo Poyo.
Beraien lana hobeto ezagutzeko, adibide grafikoa eta erakusketako audiogidetako deskribapena eskaintzen dizuegu.
Ziur gaude irudiak eta audioak iradokitzaileak irudituko zaizkizuela.