gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Argien mendean | erakusketak | Gyula zintzoa »

Gerra karlistak ipar Euskal Herrian
2006/12/11

Abenduaren 1ean, aurrez ere aipatu dugun "A mes amis de la frontière” (Mugako nire lagunei) erakusketa inauguratu zen Baionako Euskal Museoan. Aipatu museoaren eta Zumalakarregi Museoaren artean antolatu dute erakusketa, eta KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran ikusi ahal izan dugu irailaren 13tik azaroaren 4ra arte.

Gerra karlistek Iparralden izandako eragina erakusten duten XIX. mendeko dokumentu eta objektuak eskaintzen ditu erakusketak. Ikusgai dauden piezen artean, aipagarriak dira Paul Laborderen edo Alexandre Dubrocq idatziak eta 1920ko“Pur Don Carlos” film mutuaren zatiak.

Erakusketa osatzeko, katalogo hirueleduna argitaratu dute, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez, eta Alexandre Fernandez, Jean-Paul Jourdan, Jean-Claude Drouin, Nathalie Rillot eta Vincent Garmendiak, Bordeleko Unibertsitateko bost irakasleek prestatutako ikerketa lanez osatua dago.


A mes amis de la frontiére
2006ko abenduaren 1etik 2007ko martxoaren 25era
Musée Basque
37 quai des Corsaires, 64 100 (Bayonne)

Ordutegiak
Asteartetik igandera: 10:00etatik 12:30etara eta 16:00retatik 18:00etara.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net