
gipuzkoakultura - erakusketak
Gyula, horrela esaten baitzioten ezizenez etxekoek Julius von Madaraszi, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran dugu oraindik ere ikusgai.
Han dugu Tecla betulae, errino-arraina, kakalardo meatzaria eta deskribatu eta disekzionatu zituen beste hainbat animaliekin; izan ere, animalien munduaren miragarritasunak erakusteko zain dugu Gyula, eta baita irudimena eta sormenaren mundua azaltzeko ere, Andoni Adurizek Bestiarium Gastronomicae-n oinarrituz prestatu duen mundua, esaterako.
Gyulak Landarbasoko inguruetan askatu zituenen ondorengo Charadriola singularis-en kurruka leunek kulunkaturiko espirituaren lilurak antzeman daitezke Ganbaran, ikerketaren aurkikuntzekin batera.
Eta, bisitatzen baditugu, Taurus Aquilles-en alferkeriaz ikasi edo hur-gurinaren konplexutasunaz gozatzeko aukera izango dugu:
Gurina eltze txiki batean su motelean ipini; irakiten utzi eta kontu handiz aparra kendu, esne-proteina erre arte. Orduan hartzen du kolore gorria eta hur zapore ezaguna.