gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Etorkizunaren memoria | erakusketak | Sistiaga - Érotique »

Suite Erotique
2007/01/26

Urtarrilaren 31n, asteazkena, Suite Erotique, José Antonio Sistiagaren marrazki erotikoen erakusketa inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran.

José Antonio Sistiaga pintorea Gaur taldearen sortzailea izan zen, eta bere pintura abstraktuengatik ez ezik, zinema esperimentalaren inguruan egindako lanengatik da ospetsu, eskuz marrazturiko filmengatik batez ere.

Sistiagak beti egin izan du marrazki erotiko ugari, ezkerreko eskuaz trazu jarraitua eginez eta urdin prusia koloreko klariona koipetsua erabiliz.

Ganbaran inauguratuko den erakusketan 24 marrazki i kusi ahal izango dira, baina katalogoak 75 marrazki eta Jasone Osoro eta Migujel Sánchez-Ostizen jatorrizko testuak hartzen ditu barne. Horrez gain, Dominique Noguezen “Voir l´amour sur les dessins érotiques de José Antonio Sistiaga” testua ere jasotzen du katalogoak. Aipatu testua, Bilboko Rekalde aretoak artistari eskaini zion erakusketaren katalogoan argitaratu zen bere garaian.


Suite Erotique
KOLDO MITXELENA Kulturunea, Ganbara, urtarrilaren 31tik martxoaren 24ra
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 10.30 – 14.00 / 16.00 – 20.30
Astelehen, igande eta jaiegunetan: itxita.
Gidatutako bisitak taldeentzat, astelehenetik ostiralera.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net