
gipuzkoakultura - erakusketak
Irudi zahar bat begiratzen dugunean, eta "zahar" kontzeptu horretan ez da asko atzera egin behar, urte batzuk besterik ez, edo hilabete batzuk, automatikoki dokumentu bihurtzen da. Jada ez da familia bidaia batean egindako argazki bat, bidaia horren dokumentua.
Bidaia hori egin zena egiaztatzeaz gain, nola ginenaren, denbora aldi horretan zer egin genuenaren berri ematen digu (informazioa ematen digu) baizik. Are gehiago, xehetasunei begiratzen badiegu eta argazkiak gutxieneko kalitaterik badu, zein umoretan geunden esan ahal izango dugu, zer eguraldi egin zuen eta, azken finean, geronek bizitutako esperientzia berreskuratzen lagunduko digu. Baina argi dago ezin izan ditugula beste esperientzia asko bizitu eta, kasu horietan bihurtzen dira dokumentuak -norbaitek pertsonalki bizitutako esperientziaren konstantzia gisa hartu dituenak edo ideia, kontzeptu bat iruditan jartzeko berreraiki direnak- balio handieneko informazio.