
gipuzkoakultura - erakusketak
Suite Èrotique
Suite: mugimendu motzez osaturiko musika-lana, batez ere barrokokoa. Suitea orkestra modernoetarako idatzitako lehenetariko pieza kontsideratzen da. Barne-batasuna mantentzeko, suitearen zati guztiak tonu berean konposatzen ziren.
Erotika: Sexu maitasunari dagokiona. Sexu desira bultzatzen duena.
José Antonio Sistiagak bi hitz horiek aukeratu ditu, frantsesez, klariona urdinez egindako trazuen bidez gorputz biluzira eta sentsualitatera egin duen hurbilketa azaltzeko.
Eta egun gutxi geratzen zaizkigu KOLDO MITXELENA Kulturunean bereziki moldatu dugun esparruan marrazki bilduma hau ikusteko.
Ez al dugu aukera aprobetxatuko?