gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Esther Ferrer Brasilen | erakusketak | Nor zen Isidoro Guinea? (bis) »

Amondarain, kopiaren inguruan
2007/04/04

Azkenaldian Jose Ramon Amondarainen lanak ikusi ez dituztenak, ezustean harrapatuko ditu erakusketa berri honek. Gure oroimenean ditugun klasikoekin jolas eginez -jolas zolia, batzuetan, eta begi-bistakoa, besteetan- Jose Ramonek lehenagoko artisten irudi edo koadroak bereganatu ditu zintzo edo bidegabe, eta bertan geldirik dauden istorioak osatu.

Gainera, Amondarainek itsumandoaren jolas berria -edo hain berria ez dena- eskaintzen digu, inoiz ere erretorikoa ez den galdera planteatzen duen jolasa, alegia: zer zen lehenengo, oiloa ala arrautza?, gaur egungo lana, lehengo obra, edo bi horiek sortarazitako irudia?

Hori guztia iradokitzen du erakusketak, betidanikoa izanik ere, gaur egun ontzat hartzen ez den kopiaren tradizioari jarraituz sail batean artista klasiko handien kopiatzaileen kopiak bilduz. José Ramón Amondarainen erakusketa berri honek ez du bertaratzen den inor berdin utziko.

Eta zuri, berdin al zaizu?

SIN FIN. ISLAREN ISLA. José Ramón Amondarain.
KOLDO MITXELENA Kulturunea, Erakustaretoa.
Apirilaren 19tik ekainaren 16ra.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net