
gipuzkoakultura - erakusketak
2005eko otsailean KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran zabaldu zenez geroztik, Esther Ferrer donostiarraren …denboaren…arrastoan… al ritmo …del tiempo erakusketa munduko hainbat hiritan aurkeztu da, Cervantes Institutuaren lankidetzari esker.
2005eko maiatzean eta ekainean, esaterako, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan eta Goia aretoan izan zen ikusgai, eta 2006 urtean beste lurralde batzuetako Cervantes Institutuan izan da: Erroman, Sofian eta Pragan.
Orain, berriz, Cervantes Institutuak Brasilera eramango du erakusketa, eta han izango da urrira arte:
- Apirilaren 3tik maiatzaren 27ra: Río de Janeiroko Arte Ederretako Museo Nazionala.
- Ekainaren 11tik abuztuaren 2ra: Sao Pauloko Cervantes Institutuaren erakusketa aretoan.
- Abuztuaren 16tik urriaren 5era: Salvadorreko Cervantes Institutuaren erakusketa aretoan.
Apirilaren 3an, Río de Janeiroko inaugurazio egunean, performance saio bat egingo du artistak.
Esther Ferrer artistaren obra guztian zehar agertzen diren hiru elementu dira erakusketaren ardatzak: denbora, espazioa eta presentzia. Estherrek berak dioenez:
Aspalditik tentatzen ninduen denboraz/espazioaz/presentziaz nuen pertzepzioa ardatz nagusi zuten lanak erakusketa batean biltzeko ideiak.
“Trilogia“ horrek gizadiaren historia zeharkatzen du eta, ondorioz, artearena, milaka urtez geroztik.