gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 29, ostirala

gipuzkoakultura - erakusketak

« Amondarain, prentsan | erakusketak | Soinu-dimentsio ozena »

Cerrajera, 101 urte
2007/06/06

postal2p.jpg Unión Cerrajerak bere mendeurrenaren bukaera 2007ko ekainean Arrasateko Kulturate berrian izango den erakusketa batekin ospatzen du. Erakutsitako argazkiak Cerrajerak eta beste partikular batzuek Arrasateko udaletxeari utzitako artxiboari dagozkio batez ere.

Union Cerrajeraren argazki artxiboari ikuspuntu berri, barnetiko eta pertsonal batetik hurbiltzea posiblea da, horrela, bere balore dokumentalaz gain, izate poetiko eta artistiko bat ageriz.

Bizirik gelditu den artxiboak bere historia berezia du, erreskate baten historia: sutik eta uholdeetatik erreskatatuko argazkiak, ahaztutako apalategien eta bilduma pertsonalen artetik berreskuratuak.

Artxiboa 1994an sortu zen. Bere egoera katalogazio partzial eta bukatu gabekoarena da, hutsunez eta burutu gabeko baieztapenean, industrial artxibo baten sortzearen zain.

Argazki eta elkarrizketa berriak, erakusketarako ekoiztuak, erakusketaren esparru poetikoa argitzen dute. Cristina Prat-en argazkiek pertsona baten eta bizirik gelditu den objetu baten arteko topaketa interpretatzen dute.

Itxaso del Castillo-ren elkarrizketak bizitza, memoria eta erreskate beroen historiak berreraikitzen saiatzen dira, beraien protagonista batzuen hitzen bitartez.

Erakusketa honek ez du Cerrajeraren azken ehun urteen ibilera zehatza izan nahi. Ezin da ere historia inpartziala izan.

Artxiboaren argazki natura oroimen korapilotsu bat da, Cerrajeraren historiari modu bero baina ez lineal baten hurbiltzera laguntzen duena.

Argazkiak momentu isolatuak baino ez dira, momentu hartan denboran gerarazi zirenak, zerbait argazkitan jartzeak merezi zuela uste izan zuen norbaiten borondatea izan zelako; urguilu bat.

Cerrajeraren historia istorio puntualen historia da, bere osotasunean, azken ehun urteotan Deba Haranean Unión Cerrajeraren inguruan bizitakoaren indarrera hurbiltzen posible egiten duena.

Balioa argazki memoriaren alderdian dago, argazkitutakoan eta argazkitu gabekoan; datuen faltaren arabera, egoera hura berreskuratzeko saiaketan, eta dokumentatzeko intentzioan; oro har, horrek guztiak, nola edo ala, memoria kolektibo bat iruditzen duen moduan.

Jose María Vélez de Mendizabalen testu historikoek argazkietan harrapaturiko istorioen memoria berreskuratzen dute.

Azkenez, argazkigintzari buruzko Roland Barthes pentsalari frantsesaren testuak, argazkitutako irudiaren konplexutasuna argitu nahi dute, iraganeko bizitza eta gertaeren zaindari diren argazkiak.

KOLDO MITXELENA Kulturunean Cerrajerarekin bat egin dugu bere mendeurrenean, eta Atarian izeneko gure erakustokian Arrasateko Cerrajera 101 ezagutzeko gonbita luzatzen digun erakusketa txikia jarri dugu.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net