gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Soinu-dimentsio ozena | erakusketak | Bizitza pintatua »

Bizitza pintatua
2007/07/03

bizitzapintatuap.jpg KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran erakusketa inauguratuko dugu laster. Bizitza pintatua du izena, eta Aurora Bengoechea, Palentzian jaio eta Londres eta Donostia artean bizi izan zen pintorearen lanak erakutsiko ditu.

Aurora Bengoechearen obrak baditu ezaugarri argi batzuk; espazioa eta perspektiba era libre eta desberdin batean erabiltzen ditu (denbora pintatzen duela esan daiteke) eta aldi berean, bere obratan bereak eta denonak diren bizipenak kontatzen dizkigu.



Aurora Bengoechea
1943an jaio zen Palentzian eta 1950ean bere sendiarekin Donostiara etorri zen bizitzera.
Magisteritza ikasi zuen bertan eta irakasle bezala egin zuen lan.
Beti moldatuko ditu bere lana eta ikasketa artistikoak; hasiera honetan marrazketa kutsoak egingo ditu eta José Camps edo Julián Ugarte bezalako pintoreen estudioetara joaten da.
1969an Londresa doa bizitzera eta bertan Andrew Shewan ingeniari elektronikoarekin ezkontzen da. Urte hauetan pintura eta grabatu ikasketekin jarraitzen du.
1974 eta 1979 bitartean Errenteriara datoz bizitzera eta bertan egiten du lan irakasle bezala.
1979an bikotea Londresa itzultzen da eta artista bere ikasketetara bueltatzen da.
Sei urte beranduago Arte Ederretako lizenziadutza lortzen du Chelsea School of Art and Design eskolan eta “Après le Cubisme” idazten du memoria moduan. Bertan pinturarako hizkuntza figuratiboa defendatzen du baina perspektibaren legeetatik eta gai literarioetatik independientea dena.
1987an “Artist As a Profession” testua idazten du eta pintore profesionala izatera iritsi arte jasan behar izan zituen zailtasunak agertzen ditu.
Bere bizitzako azken urteetan Londres eta Donostian bizitu zen, projektu desberdinetan parte hartu zuelarik, bai han eta bai hemen.
Donostian hil zen 1991an, 47 urte zituenean.


Bizitza pintatua.
KOLDO MITXELENA Kulturunea, Ganbara, 2007ko uztailaren 11tik irailaren 1era.
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera, 10.30etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30etara.
Astelehen, jaiegun eta igandetan itxita.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net