gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Batekmila-Euskal Munduak | erakusketak | Artista Berriak: Ion Arregi, Beatriz Churruca eta Lehior Bilbao, irabazle »

Berri-berriak
2007/10/04

Artista Berrien Erakusketaren kartela Badator, berriz ere, Artista Berrien Erakusketa eta betiko jakin-minak hartzen gaitu. Zeintzuk izango dira aukeratuak? Eta sarituak? Kutxa Fundazioarekin elkarlanean antolatutako Artista Berrien Lehiaketaren emaitza urriaren 9tik azaroaren 10era izango duzue ikusgai, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan.

Artista Berrien zenbait lan Itxaso Mendiluzek bertan ikusi dezakeguna azaldu du erakusketa aurkezteko idatzitako testuan:

"Artista berrien lehiaketan era guztietako artistek eta obrek egiten dute bat espazio edo gertakari berean. Lehiaketara aurkeztu diren lanak oinarritzat harturik egindako aukeraketa bat da. Gertakari deitu diot, hemen ikusgai jarri duguna ez baita aukeratutako lanik onenen bilduma bakarrik, gertakari baten emaitza zuzena baizik. Hori da alde batetik, erakusketan erakutsi nahi dena, obrak berak eta, era berean, egileak ere ordezkatzen dituzten obra sorta. Horretarako, obra guztiak esanahi eta forma aldetik simetrikoak diren bi espaziotan jarri dira, banan banako elkarrizketa esanahi orokorraren arabera zabaltzeko. Ez baitago lehiaketa bat egiterik forman eta/edo espazioan simetria izaten saiatuta ez bada".

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net