gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa ikusteko azken egunak | erakusketak | Eraiki, Bete, Hustu. Espazioaren erabilerak »

Batekmila erakusketaren azken egunak
2007/11/14

Erakusketari buruzko joko interaktiboa Irailaren 19an hasi zen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan Batekmila-Euskal Munduak erakusketa. Ia bi hilabetez, bisitariek euskara eta euskal kultura ezagutzeko aukera izan dute, ezohiko ikuspegi batetik. Oraindik ikusi ez baduzue, larunbata, hilak 17, duzue azken eguna.

Erakusketak gaur egungo hainbat artistaren (argazkilariak, idazleak, musikariak, errealizadoreak...) ikuspegiak biltzen ditu eta ikus-entzunezko unibertso baten bihotzean bidaia sentikorra egitera gonbidatzen ditu bisitariak, artista hauen ikuspegi gurutzatuek osatutako kaleidoskopioan zehar. Euskal Herriko eta diasporako euskal munduak ditu aipagai hainbat hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Hala, leiho bat irekitzen die hizkuntza eta kultura batek lotzen dituen nortasunei.

Euskal Munduen USB giltza.

Erakusketan eta bere webgunean Euskal Munduen USB giltza aurkituko duzue salgai. Bertan, erakusketaren mediatekan agertzen den Solasgune mediatikoa joko interaktiboaren bertsio berezia dago. Joko honetan erabiltzaileak euskal munduen postal pertsonala sortu dezake etxeko ordenagailutik.

Esan bezala, hilaren 17ra arte ikusi dezakezue erakusketa KOLDO MITXELENA Kulturunean, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net