gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Artista Berriak: Ion Arregi, Beatriz Churruca eta Lehior Bilbao, irabazle | erakusketak | Batekmila erakusketaren azken egunak »

Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa ikusteko azken egunak
2007/11/08

Erakusketako kartela Azaroaren 10a da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan dagoen Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa ikusteko azken eguna.

Erakusketak Gipuzkoako Artista Berrien XLII Lehiaketan aukeratutako 15 lan biltzen ditu. Guztira, 172 lan (amaitutako 158 lan eta 14 proiektu) aurkeztu zituzten aurtengo lehiaketara. Horietatik, epaimahaiak amaitutako 11 lan eta lau proiektu aukeratu zituen erakusketarako. Azaroaren 9an, lehiaketako sariak banatu eta erakusketa inauguratu zuten.

Ikusi ez baduzue larunbatean, hilak 10, duzue azken eguna. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era zabalik dago.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net