gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Eraiki, Bete, Hustu. Espazioaren erabilerak | erakusketak | Argazkia leiho bat da »

Biluzik
2007/12/11

Erakusketaren kartela Asteazkenean, hilak 12, 19: 30ean erakusketa berri bat inauguratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan: Biluzik, Miguel Ángel Álvarez margolariaren biluziak biltzen dituen erakusketa.

Miguel Ángel Álvarez Tolosan jaio zen 1927an. Prestakuntza 1940. urtean hasi zuen, Donostiako Ascensio Martiarena margolariaren akademian. Geroago, 1946. urtean, Parisera joan zen eta marrazki eta pintura ikastaroak egin zituen La Grande Chaumière akademian. 1947an Donostiako Udalaren beka bat jaso zuen berriro Parisera joateko. Geroztik gutxi gorabehera 1955eraino, urtero hiru hilabete eman zituen hiri horretan.

Pinturaren jarrera klasikoaren ikuspuntutik begiratuta, paisaiak, figurak, horma-irudiak eta biluziak margotzen ditu gauzen esentzia irudikatzeko nahiarekin. Miguel Ángel Álvarezentzat ekintza artistikotzat jotzen den margotze lana gorabehera eta sentsazioz betetako unea da eta une horrekin obrak inguratzen dituenean bere espresibitate guztia ematen die. Ildo horretatik doaz bere biluziak ere. Biluzi bakoitza momentuko interesen barruan dago eta artistaren emozioa ikus daiteke giza irudiarekin zuzenean aurrez aurre jartzen denean.

Miguel Ángel Álvarezen biluzi bat Hainbat urtetean biluzia marrazketaren teknika menderatzeko tresna gisa landu zuen. 70eko urteetan etengabe landu zuen jarduera hori eta genero garrantzitsua izatera iritsi zen bere pintura-ekoizpenaren barruan. Asteazkenetik aurrera, ekoizpen horren zati handi bat ikusteko aukera izango da Biluzik erakusketan.


Biluzik
Data: Abenduaren 12tik otsailaren 2ra .
Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoa.
Ordutegia: Asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00ra eta 16:00tik-20:30era. Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net