gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Biluzien azken egunak | erakusketak | Ikuspegiaren arrastoa »

Eraiki, bete, hustu. Azken egunak
2008/02/07

Erakusketaren kartela Azaroaren 29an hasi zen Eraiki, Bete, Hustu. Espazioaren erabilerak erakusketa KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan. Bi hilabetetan jede askok gozatu du hilaren 9an bukatzen den erakusketa honetaz. Oraindik ikusi ez baduzue ez galdu aukera.

Erakusketak Adrian Tyler, Edward Burtynsky eta Joel Meyerowitz argazkilarien lana biltzen du, espazioaren ideia, arkitekturarekin duen harremana eta argazki bidezko errepresentazioa ardatz hartuta. Guztira 39 lan biltzen ditu (Adrian Tylerren 12 lanak diptikoak dira). Erakusketa antolatzeko espazioaren zikloa hartu da ardatz: espazioaren sorrera eta pertzeptzioa, erabilera eta, azkenik, hondamena; azken honek, bolumena libre uzten du, berriz ere eraikuntza berri batekin betetzeko.

Orain, Erakustaretoa hustu eta erakusketa berri baterako espazioa sortuko da.

Data: otsailaren 9a arte.
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net