
gipuzkoakultura - erakusketak
Manu Muniategiandikoetxearen (Bergara, 1966) erakusketa bat inauguratuko da datorren astean KOLDO MITXELENA Kulturunean. Gaia eskolako ikasle talde batek bertatik bertara ikusi berri du nola prestatzen dugun erakusketa, artistak berak lagunduta gainera.
Normalean, erakusketa bat ikusten dugunean, ez zaigu atzetik dagoen lana burura etortzen. Ikusi eta gozatu egiten dugu, besterik gabe. Baina dena behar bezala egoteko detaile guztiak prestatu behar dira aurretik. Gaia diseinu eskola KOLDO MITXELENA Kulturunearekin harremanetan jarri zen, erakusketa baten muntaketa lanak ikusi eta ikasleek aretoak eta piezak nola prestatzen diren ikasteko.![]()
Esan eta egin. Ostegun goizean Gaiako ikasleak Erakustaretoan izan ziren, Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa nola prestatzen dugun ikusten. Gainera, bisitaren helbururako ezin erakusketa egokiagoa da Erakustaretoan prestatzen ari garen hau. Izan ere, espazio horretarako berariazko proiektu bat aurkezteko gonbidapenari erantzunez sortu eta prestatu zuen Manu Muniategiandikoetxeak.