gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko maiatzak 15, osteguna

gipuzkoakultura - erakusketak

« Manu Muniategiandikoetxea | erakusketak | Egiaren ordua »

Behar gorria Primavera azul
2008/03/06

Ozuren basoa Iritsi da eguna. Gaur osteguna, martxoak 6, 20:00etan inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan Manu Muniategiandikoetxearen (Bergara, 1966) Behar gorria Primavera azul erakusketa.

Manu Muniategiandikoetxeak Koldo Mitxelenaren erakustaretorako sortu eta egin du erakusketa hau, espazio horretarako berariazko proiektu bat aurkezteko gonbidapenari erantzunez.

Artistak berak esaten duen moduan, bere izenburuek sentsazio bati, aldarte bati, artista gisa duen begiradari eta momentu honetan artearen munduan duen egoerari erantzuten diote. Behar gorria krisi momenturako begirada baikorra da, etengabeko aldaketakoa, pauso bakoitzean zerbait ikasteko jarrerakoa. Alderdi positibo hori izenburuaren bigarren zatian islatzen da, Primavera azul. Bi zatiak paradoxa moduko bat dira eta bakoitzak kolore bati egiten dio erreferentzia.

2004an Art Basel Miami Beach azokarako egindako proiektuak eta Burgoseko Kutxaren arte zentroko erakusketa indibiduala nahiz 2007an Iruñako Baluarten 2000ko artista espainiarren erakusketa kolektiboa izan dira erakusketa berri honetarako oinarri, beste obra berri batzuk eta oraindik garatu gabeko proiektu publiko batzuekin aberastuta.

Obraren eta lekuaren arteko erlazioa binomio bereiztezina eta nabaritasun eztabaidaezinekoa da erakusketa guztian. Erakusketa bisitatzerakoan, ikuslea konturatuko da obra ez dela objektua bakarrik (pintura edo eskultura), instalazioa eta obra erakusteak eragindako arazoak ere obra beraren parte direla.

Osotasuneko koherentzia lortzeko, artistak oso kontuan izan du Koldo Mitxelenako espazioaren banaketa eta areto kopurua. Horregatik, 8 proiektu erakutsiko dira, erakusketa espazioko aretoak bezainbeste:

  • Ozuren basoa, 2008, olioa, 310x366, erakusketaren irudi gisa hartu da.
  • Baga biga higa, 2008, 2007ko Burgoseko Kutxaren arte zentroko erakusketaren egokitzapena.
  • Orain berriz Gulliver, 2008, Art Basel Miami Beach azokako instalazioaren egokitzapena, 2004.
  • Recreaciones, 2008, Alexander Rodchenkoren piezen berrinterpretazioak.
  • Instrucciones para náufragos, 2007, izenburu bereko liburua osatzen duten 89 marrazki erotiko serigrafiatuen aurkezpena.
  • Casa roja, 2008, Iruñako Baluarten 2007an Planes futuros. Arte español de los 2000 erakusketan erakutsitako piezen egokitzapena.
  • Bosgarren zubia, Donostiako bosgarren zubiaren eraikuntzarako esku-hartze artistikoaren proiektua.
  • Puente de hierro, Donostiako burdinazko zubiaren esku-hartze artistikorako proposamena.

Behar gorria Primavera azul

Data: Otsailaren 6tik maiatzaren 10era, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan.
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
(Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita).
Bisita gidatuak: 943 456 000 - 617 256 284

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net