gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko maiatzak 13, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Kemen isuria | erakusketak | Behar gorria Primavera azul: azken egunak »

Bisitaldi gidatua Manu Muniategiandikoetxearekin
2008/04/21

Manu Muniategiandikoetxearen Ozu basoan koadroaren argazkia Ostegunean, hilak 24, 19:00etan, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakusketaretoan bisitaldi gidatu berezi bat egingo dugu Manu Muniategiandikoetxea artista gipuzkoarraren Behar gorria Primavera azul erakusketara.

Artistak berak emango dizkigu erakusketari buruzko azalpenak eta parte hartzeko gonbidapena irekia da. Aukera paragabea, beraz, artistak berak lagunduta bere sorkuntza bertatik bertara ezagutzeko.

Manu Muniategiandikoetxeak Koldo Mitxelenaren erakustaretorako sortu eta egin du erakusketa hau, espazio horretarako berariazko proiektu bat aurkezteko gonbidapenari erantzunez. Hala, obraren eta lekuaren arteko erlazioa binomio bereiztezina eta nabaritasun eztabaidaezinekoa da erakusketa guztian. Erakusketa bisitatzerakoan, ikuslea konturatuko da obra ez dela objektua bakarrik (pintura edo eskultura), instalazioa eta obra erakusteak eragindako arazoak ere obra beraren parte direla.

Baina artistak berak azalduko digu guztia, ostegunean, 19:00ean.

Bertan ikusiko dugu elkar.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net