gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko maiatzak 13, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Try Again | erakusketak | Bisitaldi gidatua Manu Muniategiandikoetxearekin »

Kemen isuria
2008/04/18

Kontainer itxurako pieza, azpitik argiztatuta Asteazkenean, hilak 23, 19:30ean, Alvaro Matxinbarrenaren Kemen Isuria erakusketa inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan.

Erakusketa honek hainbat urte hartzen ditu barne, eta proposatzen zaigun espazioa inbaditu beharreko eta ezkutatu beharreko espazio moduan aurkezten da. Normalean lanez betetzen dena tapatu egingo du kontainer bat gogora dakarren pieza gogor misteriotsu batek. Urte guzti hauetako kontainerra pieza igerikari, ia itsu, denboraz eta odolez betetako pieza bihurtua. Haren zati bakar bat irekitzen da, ardatzaren gainean irristatuz. Pieza azpitik argiztatzen da, lurretik bereizi eta hegan abia dadin. Alboetara beira-arasa hutsak, isilak. Urte hauetako aireratzeari begira datorrenei lekua egiteko.

Kemen isuria.

Data: 2008ko apirilaren 23tik ekainaren 14ra.
Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoa.
Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
-Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net