K -gipuzkoakultura.net
larunbata 18 maiatza 2024

1801. Euskaldunen herrian barrena. Wilhem von Humboldt (1767-1835)

Pueblos

MAULE


12. FASZIKULUA

MAULE


"Euskal antzerkiak oraindik eman ohi diren toki bakarra da. Pastoral izena dute hemen (...) Antzezleak neska-mutilak izaten dira, gehienak irakurtzen ez dakitenak. (...) Antzezpena kanpo zabalean egiten da, Maulen, eskualdeko hiriburuan, hiriko pasealekuko plazan, ezki tantaien gerizpean; predikuak kantuz zein hitzez esaten dira, sarrera doan da, eta kanpotarrak, zuberotarrak oso adeitsuak zaizkielako, lehen postuetan esertzen dira."

ORREAGA


11. FASZIKULUA

ORREAGA


"Errolanen erlikiak eta hainbestetan kantatutako borroka tokia ikustearren bisitatu nuen Orreaga. Baina ez batak ez besteak ez dute bidearen gogorra merezi. Abadiaren eta honetatik ordu erdira dagoen Auritz espainiar herriaren arteko lautada bat da borroka tokia. Gaur egun batere dotoreziarik gabe gordetzen dira elizako ganga zut eta garai batean alegiazko zaldunaren aztarnak, eta hauexek dira: ointoki handi hautsi bat, bi borra, bi adar puska, eta borrokan armadaren aurrean eramaten zen urrezko koroa."

AZKOITIA-AZPEITIA


10. FASZIKULUA

AZKOITIA-AZPEITIA


"Azkoitia eta Azpeitia euskal ongizatearen irudirik biziena dira. Haien artean ordu laurden eskasak bananduak eta Urola ertzeko harrizko espaloiak batuak, herri bakarra osatzen dutela dirudi. Oparoz eraikitako parroki eliza handi bana dute eta etxeen itxurak, kaleen txukuntasunak, ongi paratutako pasealekuek, denak bertako biztanleen bizimodu joria agerrarazten du. Halarik ere, nekazal hirixka besterik ez dira bata zein bestea, Gipuzkoako eskualderik aberatsenean haatik."

GERNIKA


9. FASZIKULUA

GERNIKA


"Haritz handi samar bat bai topatzen dela, baina ez da bitxia, enborra pitzatua du, haizeak bihurritua, eta adar batzuk ihartuak daude; herri erakundeen iruditzat har daiteke, zeren eta honek ere ekaitz askori eutsi egin badio ere, beste askotan amore eman behar izan baitu, jatorrizkotik desitxuratuz. (...) Kapera, edo hobeto esanda, Santa Maria aitzinakoaren zin egiteko eliza, ondo ondoan dago eraikia, eta areto luze bat da, eta zurez soilki landutako aulkietan, mailakatutako hiru ilaratan 300 bat lagun sar daitezke."

BILBAO


8. FASZIKULUA

BILBAO


"Bilbo, alde handiz hiririk garrantzitsu eta aberatsena, baita arlo askotan Euskal Herriko xarmangarriena bada ere, hain zuzen nire helbururako interes gutxienekoa da. Zeren eta kanpotarren joan-etorriek bertako ohiturak erauzi baitituzte, eta haien aurkitzeko landa eta mendira jo behar da, eta hizkuntza bera ere hein handi batean kutsatua eta gaztelerarekin nahasia da."

GAZTEIZ

7. FASZIKULUA

GAZTEIZ


"Gasteiz, Arabako hiriburu, merkataritza eta industria jarduerari esker probintzi hiri aberatsaren ospea du. Nonahi bizitasuna eta erosotasuna aurkitzen da, baita eraikin berri handiak ere, hauetan 1791ko merkatu plaza nabarmenena. Karratua da, dena harrizkoa, eta 34 etxe ditu, handiena udaletxea."

BERGARA


6. FASZIKULUA

BERGARA


"Jakina da Bergarako Mintegia, behiala Proust, Chabanon eta beste irakasle ospetsuak zituena, Frantziaren aurkako azken guda dela kausa, erabat suntsitu zen, eta orain berriro osatzeko lanetan ari dira. Fundatzailea Peñafloridako kondea izan zen, Herriaren Adiskideen Elkarteen bultzatzailea. (...) Sasoi hartan eman baitziren gerora hain eraginkorrak izango ziren elkarte haiek sortarazteko asmoak, eta laster mintegi baten egitasmoa gaineratu zitzaien."

MARKINA


5. FASZIKULUA

MARKINA


"Markinan naturaren bitxikeria bat aipatu beharra dago. Arretxinaga izeneko toki batean hiru haitz kankailu daude -guztira 40-50 oin garai izango dira-, haietako biren oinarriak alde estuenaren gainean, eta goian ikaragarri zabalak, Hortaz, etengabe erortzeko moduan daudela eta haien arteko orekak besterik eusten ez diela dirudi; baina miraritzat hartu zenez, erdian aldare bat eta San Migeli eskainitako eliza eraiki da."

DONOSTIA


4. FASZIKULUA

DONOSTIA


"Iritsi eta hurrengo goizean berehala bisitatu genuen gaztelua, gain hartatik itsasoari begiratzeko, beti baita irrikagarri. (...) Gotorlekua gailurrean duen mendiaren albo banatan itsasoak senai txikiak egiten ditu, eta haien artean lur zerrenda bat besterik ez da geratzen. Bertan, mendi azpian hain zuzen, hiria dago eraikia (...) Alde guztietatik gotortutako karratu erregularra osatzen du. Kaleak estuak dira, baina etxeak garaiak eta batzuk oparotasunez eraikiak dira."

HONDARRIBIA

3. FASZIKULUA

HONDARRIBIA - HENDAIA


"Hondarribia eta Hendaiako biztanleak eguneroko naturaltasunez bizi dira elkarrekin. Herri berekoak izaki, hizkuntza berekoak, dialekto desberdintasun txikiak besterik ez dutela, erresuma desberdinetako beste edozein mugakide baino batuago egon behar dute. Horixe da gure gudek gutxien erreparatzen dioten ankerkerietako bat, azpian hartzen dituzten herriei begirune eskasa dietenez, haien arteko elkartasunak zakarki eraitsi eta auzo herrietako bizilagun otzanenengan etsaigo eta gorroto hesiak eraikitzea, aurreko interes zein joerei erabat arrotz bazaizkie ere."

DONIBANE LOHITZUNE



2. FASZIKULUA

DONIBANE LOHITZUNE


"Donibane Lohitzuneko bidean nirekin gurutzatzen ziren sardina saltzaileak miretsi nituen. Ikusgarri atsegina da, urruneko muino batetik datozela, bata bestearen atzetik, bospasei, baita batzuetan hamar edo hogei emakumezko ere, gehienak garai eta lirainak, buruan arrain saski handi borobil estaliak daramatzatela, aske, eskurik gabe, eta ia gorputza mugitu gabe zut zutik trostan. Presaka dabiltza, bat-bederak bere sardinak Baionan iragartzen lehena izan nahi du eta."

BAIONA



1. FASZIKULUA

BAIONA


"Hiria txikia da eta kale estuak ditu, baina etxeak politak dira eta oro har itxura abegikorra du. Kai eta etxe askotako etxeetan arkupeak dituzte, eta honetan nabaria da -sabai lauetan eta hara eta hona ikusten diren mando ugaritan bezala- Espainiaren hurbiltasuna."

Creative Commons
2007 Wilhem von Humboldt -  Zumalakarregi Museoa Museo zumalakarregi Museoa
Skype
Gipuzkoa.net