Oier Iruretagoienak eta Xabier Erkiziak egunotan Berlinen ospatzen ari den Tuned City nazioarteko topaketan parte hartuko dute Soinumapa.net soinuzko artxibo-maparen ordezkari gisa.

gipuzkoakultura - jarduerak
Oier Iruretagoienak eta Xabier Erkiziak egunotan Berlinen ospatzen ari den Tuned City nazioarteko topaketan parte hartuko dute Soinumapa.net soinuzko artxibo-maparen ordezkari gisa.
Asteazkenean, uztailak 2, PornoPunkFeminismoa mintegia hasi zen Artelekun. Larunbatera arte, uztailak 5, aurkezpenak, eztabaidak, tailerrak, eta performanceak izango dira, ondoko ardatz nagusien inguruan: ikerketa eta ekoizpen post-pornografikoa, sexualitatea irudikatzeko kode tradizionalen kritika eta gorputzen eta mendeko sexualitateen multimedia irudikapena.
HOTS! Paisai soinu irratiaren bosgarren saioa entzungai dago jadanik: Donostiaren soinu postala.
Asteazkenean, hilak 25, 19:30ean, Esteban Antxustegik El debate nacionalista. Sabino Arana y sus herederos liburu berria aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
"Esteban Antxustegiren liburu berriaren aurkezpena" osorik irakurtzeko
Soinumapa.net Euskal Herriko soinu mapa proiektuak artxibo berriak ditu bere bilduman. 2008an egindako laugarren eguneraketa da oraingoa eta 13 grabazio berri ipini dituzte entzungai.
Asteazkenean, hilak 25, PornoPunkFeminismoa mintegian izena emateko epea bukatuko da. Mintegia uztailaren 2tik 5era izango da Artelekun.
Litografia teknikekin esperientziak artistentzat
Irakaslea: Don Herbert.
Lehenengo tailerra: ekainaren 30etik uztailaren 30era.
Bigarren tailerra: abuztuaren 4tik 29ra.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13 € ikastaro bakoitzeko.
Izena emateko epea: ekainaren 25a lehen tailerrerako eta uztailaren 25a bigarrenerako.
Ostegunean, hilak 19, Stock 13 zikloko hirugarren audizio komentatua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ziklo honi amaiera emateko, Anjel Lertxundi idazle eta zinemagile oriotarraren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.
Ekainaren 26 eta 27an Artelekun
Ordutegia: 16:00-20:00 (osteguna 26) eta 10:00-20:00 (ostirala 27)
Gonbidatuak: Sindre Bjerga, Jan Morten Iversen, Steffan de Turck
Arduraduna: Tzesne
Antolatzailea: AUDIOLAB Arteleku