Astelehenean, maiatzak 12, Jorge Oteiza (1908-2003) zikloa hasiko da KOLDO MITXELENA Kulturunean. Bertan, ostiralera arte, Oteizaren hainbat alderdi aztertuko dira, jaio zeneko mendeurrenaren harira.

gipuzkoakultura - jarduerak
Astelehenean, maiatzak 12, Jorge Oteiza (1908-2003) zikloa hasiko da KOLDO MITXELENA Kulturunean. Bertan, ostiralera arte, Oteizaren hainbat alderdi aztertuko dira, jaio zeneko mendeurrenaren harira.
Apirilaren amaieran esan bezala, zabalik da arte izaerako ikasketak nahiz proiektuak egiteko eta historia ikertzeko 2008ko beka eta laguntzak eskatzeko epea, Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero ematen dituen beka eta laguntzen programaren barruan.
Osteguna, maiatzak 8, 19:00etan Artelekun.
Moderatzailea: Natxo Rodriguez.
Parte-hartzaileak: Fran Ilich, ptqk eta Cornelia Sollfrank.
"Free Culture Translations and authorship mahai-ingurua" osorik irakurtzeko
Oraindik hilabete batzuk falta dira Jorge Oteiza jaio zeneko mendeurrenerako. Hala ere, dagoeneko hasi dira artista oriotarrari buruzko ekitaldiak han eta hemen. KOLDO MITXELENA Kulturunean, maiatzaren 12tik 16ra gogoratuko dugu.
Arte izaerako ikasketak nahiz proiektuak egiteko eta historia ikertzeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero ematen dituen beka eta laguntzen programaren barruan, zabalik da 2008ekoei dagokien deialdia.
Artelekuko Audiolab laborategiko kideek Entzungor. Soinuak eta gu erakusketa antolatu dute. Maiatzaren 13a arte egongo da ikusgai Cristina Enean. Gainera, erakusketaren harira, asteazkenean, apirilak 30, 18:30ean kontzertu-ibilaldi bat izango da Gaizka Sarasolarekin.
Bost urte dira Jorge Oteiza (Orio, 1908ko urriaren 21a - Donostia, 2003ko apirilaren 9a) euskal eskultore eta arte-teorilaria hil zela. Maiatzean merezitako omenaldia eskainiko diogu KOLDO MITXELENA Kulturunean, aste beteko jardunaldiekin.
Dagoeneko entzungai dago HOTS! Paisai soinu irratiaren hirugarren saioa. Oraingoan, Artelekun izandako Makrofoniak jardunaldiekin lotutako saioa prestatu dute.
"Makrofoniak HOTS! Paisai soinu irratian" osorik irakurtzeko
Ekainaren 9tik uztailaren 20ra Donostiako Artelekun eta Portoko Serralves Fundazioan.
Zuzendari artistikoak: Blanca Calvo eta Ion Munduate.
Gonbidatuak: Alice Chauchat, Eric Duyckaerts, Juan Domínguez eta Massimo Furlan-Claire de Ribaupierre.
Izena emateko epea maiatzaren 2an bukatzen da.
Aurrera darrai apirilaren 22tik Artelekun egiten ari diren Makrofoniak jardunaldien programazioak. Ostiralean, hilak 25, bukatuko dira, Yannick Daubyren kontzertuarekin.