
gipuzkoakultura - jarduerak
« Gure harremana Atapuercarekin | jarduerak | Errealizazio zinematografikoa. Víctor Ericeren tailerra »
DANTZA HIRIAN hiri paisaietan egindako nazioarteko dantza jaialdia da. DDHrekin elkarturik dago. DDH (Dantzatzen Duten Hiriak) hiri paisaietan egitarauak aurkezten dituzten jaialdien nazioarteko sarea da. Gaur egun 25 jaialdi europar eta latinoamerikar hartzen ditu bere baitan. Hiri esparruen eta dantzaren arteko uztarketa da.
Dantza Hirian mugaz gaindiko elkarlana da. Honako elkarte hauek antolatua da: I. D. Iniciativas Danza (Donostia) eta Atelier (Hendaia).
Egitasmo hau Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko sortu da eta helburu hauek ditu:
- Dantza antzokietatik ateratzea geure plaza, parke, ibai, kale, hondartza, eskola, museoetara...
- Dantza garaikidea ikuslego zabal bati hurbiltzea, batez ere ohitura ez duen ikuslegoari.
- Ingurune publikoa adierazpen garaikidearen euskarri gisa lantzea. Artearen eta gizarte eta hiriaren arteko harremanak daukan interesa azpimarratzea.
- Ezaugarri propioak dituen jaialdia sortzea, hura garatu eta gauzatzen den ingurunean. Ez dago antzeko kultur ekinaldirik.
- Eurohiria humanizatzea, bere ondare artistiko eta arkitektonikoaren balioa handitzea, dantzaren eta arkitekturaren artean lotura sortzea.
- Dantzari eta koreografo euskaldunak laguntzea. Beraien garapen profesionalak bultzada har dezan, gauzatzen dituzten lanak hedatzeko marko bat eskaintzea.
HIRI PAISAIAK
Dantza Hirian irailaren 21,22 eta 23an egingo da Euskal Eurohirian.
Eurohiria mugaren bi aldeetan kokatzen da, Pirinioek Atlantikoaren aldera duten lurraldean. Baiona eta Donostia arteko 50 kilometroetan den hiri korridorea da, guztira 600.000 biztanle dituena. Iberiar Penintsula eta Europako erdialde eta mendebaldea lotzen dituen komunikabide naturala da. Lehen edizio honen egitaraua Donostia, Irun eta Baionako zenbait gune esanguratsuetara iritsiko da. Ondorengo edizioetan Eurohiriaren beste udalerri batzuetara zabalduko da : Pasaia, Hondarribia, Hendaia, Biarritz...