gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Discurso y verdad | jarduerak | Argien mendea Alemanian »

Argien mendean
2006/12/01

Limes bildumak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak “Argien mendean” jardunaldiak antolatu ditu:

Esteban Antxustegik koordinatuko ditu jardunaldiak, eta abenduaren 11tik 15era egingo dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian eta Azkoitiko Insausti Jauregian.

Hitzaldien egitaraua osatzeko, erakusketa txikia egingo da KMKko Atarian, non Ilustrazioari eta L´Encyclopédie-ri buruzko testuak eta garai hartako hainbat dokumentu izango diren ikusgai.



Lehen jardunaldia abenduaren 11n egingo da, astelehena, 19.30etan Areto Nagusian:

ARGIEN MENDEKO MUSIKA

Aurkezlea: Pello Leiñena
Musikariak: Loreto Fdz. Imaz (klabea), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa)


Egitaraua:

G. PAISIELLO (1740-1816)
Che ti giova cara fille

J. Ph. RAMEAU (1683-1764)
L’Entretien des Muses

J. Ph. MARTINI (1741-1816)
Plaisir d’amour

A. FORQUERAY (1671-1745)
La Rameau

G. GIORDANI (1744-1798)
Caro mio ben

M. de GAMARRA (1723-1791)
Versos de 4º y 7º tono

W.A. MOZART (1756-1791)
Abendempfindung an Laura

J. OXINAGA (1719-1789)
Sonata de 5º tono

F. J. HAYDN (1732-1809)
Ah che morir vorrei
(Arianna a Naxos)

J. de LARRAÑAGA (1728-1806)
Sonata de clave
Villancico a Navidad


Pello Leiñena Donostian jaio zen 1965ean. Musikologian lizentziatua da Oviedoko Unibertsitatean. Irakasle izan da hainbat erakundetan, esaterako, Euskalerriko Abesbatzen Federazioan eta Donostiako Orfeoiaren Kantu-Eskolan. 1991 urteaz geroztik, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboarekin eta EUDOMekin (Euskal Dokumentazio Musika Elkartea) egiten du lan.

Loreto F. Imaz klabizenbalo- eta organo-jolea da. Irakaslea da Donostiako Kontserbatorioan eta Musikenen, eta horrekin batera, hainbat kontzertu eta grabaketa egiten ditu. Maiz kolaboratzen du O.S.E. orkestrarekin eta Capilla Peñaflorida eta Conductus Ensemble taldeekin, besteak beste. Horrez gain, hainbat musika-jaialditan hartzen du parte, bai klabe-jole gisa, bai organo-jole gisa.

Ainhoa Zubillaga musika-jaialdi ezberdinetan aritu da Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Holanda, Polonia, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Kuban. Hainbat disko grabatu ditu diskoetxe ezberdinetan; aipagarriak dira Prokofiev-en Ivan el terrible, Mozarten Requiema eta Larrañagaren monografikoa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net