gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 23, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Perejaume, sorkuntzari buruz | jarduerak | Hitzak ispiluan »

Soinumapa.net 2.0 bertsioaren aurkezpena
2008/01/24

Soinumapa webgunea Ostiralean, hilak 25, 19:30ean soinumapa.net 2.0 proiektua aurkeztuko dute Artelekun. Berrikuntzak gertutik ezagutzeaz gain, proiektuan parte hartzen duten bi artistaren emanaldiaz gozatuko dugu: Tüsüri eta Bazterrak.

Soinu mapa, Euskal Herriko soinu mapa, Audiolab Artelekuk sortutako egitasmoa da, Luz María Sánchez, Enrike Hurtado eta kolaboratzaile sare zabal baten laguntzaz eta 2001 urtean du jatorria. Urte horretan Luz María Sánchez artistak Euskal Herria zeharkatu eta soinu-grabaketa sail zabal bat osatu zuen; ondoren, arteleku.net-eko publikarpeta atalean aurkeztu zuen. Geroztik soinu artxibo berriak sartu dira eta urrian 130 artxibo baino gehiago zeuden. Orduan aurreratu genuen bezala, orain hemen dugu 2.0 bertsioa.

Bertsio berriak soinu bilatzaile bat, RE:MAPA egitasmo "anaiarekin" lotura eta 3 hizkuntzetan kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net