gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Paisai soinu irratia | jarduerak | Badator poesia »

Animac Artelekun 2008
2008/02/28

Animac Artelekun kartelaren zati bat Duela bi aste aurreratu genizuen Animac Artelekun 2008 martxoaren 4tik 8ra izango zela. Orduan, Mugimenduzko Irudien Laborategian izango ziren lantegien berri eman genizuen; oraingoan gainontzeko ekitaldiekin gatozkizue.

Animac, Kataluniako Animazio Zinemako Nazioarteko Erakusketa, eta Artelekuren arteko lankidetza programaren barruan, aurten ere Katalunian ikusiko diren emanaldirik esanguratsuenak eskainiko dira Artelekun.

Asteartea, martxoak 4, 19:00etan Artelekun
Icebergaren tontorra: eromenari buruzko erretratuak
Eric van Drunenek hautatu eta aurkeztutako film laburrak.

Asteazkena, martxoak 5, 19:00etan Artelekun
Begi bat gurpilean
Abi Feijóren eta Regina Pessoaren lan-sorta (Ciclope films-eko fundatzaileak dira eta animazio prozesuaren alderdi artistikoena eta artisauena lantzen duten produkzioak egiten dituzte).

Osteguna, martxoak 6, 19:00etan Artelekun
BROU ANIMAC Azken urtean egindako animazioko film labur independenteen erakusketa. Isabel Herguerak egindako hautapena.

Larunbata, martxoak 8, 18:00etan Kutxa aretoan (Arrasate 12, Donostia)
Haurrentzako animazioko film laburrak (6-12 urte).

Gainera, Animac erakustaldiak dirauen bitartean, Artelekuko erakustaretoan Berbaoc instalazioa egongo da ikusgai. Berbaoc 2007an Artelekun egindako lantegiaren emaitza da. Iazko lantegia Vuk Jevremovicek zuzendu zuen eta José Belmonte, Gustavo Díaz, Irati Fernández, Izibene Oñederra eta Mercedes Sánchezek parte hartu zuten. Berbaoc Xabier Erkiziak egindako soinu pieza bat da eta ahotsa da instrumentu bakarra. Emaitza hitzen artean gelditzen diren soinuei buruzko talde lan bat da.


Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net