gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 19, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Animac Artelekun 2008 | jarduerak | Goizalbaren argitan »

Badator poesia
2008/03/03

Hitzak baino gehiago olerki topaketen kartela Otsailean Irunen ospatzekoak ziren Hitzak baino gehiago olerki topaketak aipatu genituen eta martxoan KOLDO MITXELENA Kulturunean izango genituela aurreratu genizuen. Bada, iritsi zaigu martxoa, eta hilaren 4, 5 eta 6rako poesia ekarri digu.

Karmelo Iribarrenek (Donostia, 1959) emango die hasiera topaketei. Asteartean, hilak 4, 20:00etan Areto Nagusian, Seguro que esta historia te suena emanaldia eskainiko du. Ironiko zenbaitetan, garratz sarritan, Iribarrenen protagonista kastako elegiako gisa agertzen da, erresistentziako kide gisa, bizitza maite duena eta antzeztoki baten, oroitzapen baten, emakumeen begirada itxurako zenbait bat-bateko epifanien lilura jasotzen duena eta, beti, “okerrenaren zati handi samarra ezabatu duen nire lagun oroitzapenaren” laguntzarekin, autoerrukiaren tentazio kaltegarria saihesten eta denboraren estalkiezatik afektuen aterpean babesten dakiena.

Asteazkenean Pello Oxotekok Goizalbaren argitan bere azken liburuko olerkiak errezitatuko ditu, Esther Barandiaranek pianoarekin lagunduta.

Eta ostegunean, Javier Sistiagak eta Jesús Rodríguezek Paul Celanen olerkiak eskainiko dituzte, Esther Barandairanen pianoak, Rafaella Acellaren biolinak eta Anselm Kieferren irudiek lagunduta.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net