gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 23, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Iparraldea bertan! | jarduerak | HOTS 2: Habana »

Iparraldea Koldo Mitxelena Kulturunean
2008/04/02

Iparraldea bertanen programaren azala Ostegunean, hilak 3, Iparraldea bertan! zikloaren lehen jardunaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. 19:30ean, kantaldia izango dugu, Kattalin Indaburu eta Amaia Riouspeyrousekin.

Kattalin Indaburu Philippe Albor (gitarra) eta Marie Hirigoyenekin (flauta) arituko da, eta Amaia Riouspeyrous Jean-Christian Hirigoyenekin (akordeoia).

Bi emazte kantari xarmant eta hiru musikari trebe hauekin ez duzue ordua pasatzen ikusiko... Kattalinek ahots fina dauka, Amaiak indartsua. Batak ala besteak kantu tradizionalak ematen dituzte, hala nola Zuberoakoak. Baina ez dira iraganean mugatzen, beren errepertorioan gaurko kantuek ere toki handia daukate. Biek parte hartu izan dute «Euskal kantu txapelketa» lehiaketetan sari garrantzitsuak irabaziz.

Esan bezala, 19:30ean ikusiko dugu elkar, Areto Nagusian. Eta etortzeko aukerarik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bitartez izango duzue emanaldia ikusteko aukera.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net