
gipuzkoakultura - jarduerak
Dagoeneko entzungai dago HOTS! Paisai soinu irratiaren hirugarren saioa. Oraingoan, Artelekun izandako Makrofoniak jardunaldiekin lotutako saioa prestatu dute.
Hirugarren saio honetan soinuaren kokapenean, jatorrian eta memorian jarri dute arreta. Horretarako INVISIBLE CITIES egitasmoaren laguntzarekin, zenbait pertsona gonbidatu dituzte soinuari buruz hitz egiteko.
INVISIBLE CITIES Irlandako Fällt plataforma artistikoak 2002an sortutako soinuzko erakusketa bat da eta munduko hainbat hiri soinu bidez erretratatzen ditu bertako musikari eta artisten ekarpenenekin. HOTS irratiko kideek hiriotan egondako hainbat pertsonari proiektua osatzen duten artxibo bana eman diete entzuteko eta haien iritziak, oroitzapenak eta erreakzioak bildu dituzte.