gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Gipuzkoa 2.0 diru-laguntzak | jarduerak | Oteizaren ondarea egungo euskal artean »

Oteiza hizpide
2008/05/12

Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskultura, Donostiako Pasealeku Berrian Astelehenean, hilak 12, Jorge Oteiza (1908-2003) zikloko lehen jardunaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Pedro Manterolak Oteizaren lanei buruzko interpretazioa plazaratuko du. Asteartean, hilak 13, mahai-ingurua izango da, Oteizarekin harreman zuzena izan zuten zenbait artistarekin.

Aste osoan zehar izango dira Jorge Oteizari buruzko jardunaldiak KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian, 19:30ean hasita. Artista oriotarra jaio zeneko mendeurrenaren harira antolatu da Jorge Oteiza (1908-2003) zikloa, artista honen alderdi desberdinetan sakontzeko.

Astelehenean, maiatzak 12, Pedro Manterolak, artista, irakaslea eta 2007ko urtera arte Oteiza Museoaren zuzendaria izan denak, Oteizaren lanei buruzko interpretazioa plazaratuko du bideokonferentzia bidez, Grandeza y miseria de Oteiza izenburupean.

Asteartean, maiatzak 13, En torno al vacío de Oteiza mahai-ingurua izango da. Edorta Kortadi irakasle eta arte-kritikariaren gidaritzapean Oteizarekin harreman zuzenak izan zituzten artistei hitza emango zaie eta garaiko kezkak, ametsak eta eginkizunak azalduko dituzte. Ondoko artistek hartuko dute parte: Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga eta Ricardo Ugarte.

19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere izango dute jardunaldiak zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net