gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Beka deialdia | jarduerak | Free Culture Translations and authorship mahai-ingurua »

Oteizaren mendeurrena
2008/05/07

Arantzazuko Santutegiko Apostoluak Oraindik hilabete batzuk falta dira Jorge Oteiza jaio zeneko mendeurrenerako. Hala ere, dagoeneko hasi dira artista oriotarrari buruzko ekitaldiak han eta hemen. KOLDO MITXELENA Kulturunean, maiatzaren 12tik 16ra gogoratuko dugu.

Jorge Oteiza (Orio, 1908ko urriaren 21a - Donostia, 2003ko apirilaren 9a) XX. mendeko Artearen Historiara pasa da bere eskultura lorpen eta espaziari buruzko arte-teoriei esker. Bere lanek sona handia izan dute nazioartean eta Oteiza bera jenio biziko sortzailea izan zen, nortasun handi eta izaera biziko sortzailea. Urriaren 21ean ehun urte beteko lituzke, baina bera gure artean izan ez arren, bere ondare artistiko eta intelektuala geratzen zaigu.

2008a, beraz, Oteizaren mendeurrena da, eta urte osoan zehar artista oriotarra gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira Gipuzkoan. Apirilean, esaterako, Oteiza, arte, arkitektura eta hiria izeneko jardunaldiak izan ziren Tabakaleran, Donostiako Arkitektura Goi Eskolak antolatuta. Baina oraindik ekitaldi asko geratzen dira.

Maiatzaren 12tik 16ra KOLDO MITXELENA Kulturunean Oteiza (1908-2003) zikloa izango dugu. Bertan, Oteizaren hainbat alderdi aztertuko dira: Oteizaren eskultore lanaren interpretazioa egingo da, artistarekin harreman estua izan zuten artistek garaiko amets eta ekintzak izango dituzte hizpide, Oteizak egungo artistengan izandako eragina aztertuko da...

Artelekun ere Oteizari buruzko arte zikloa, maiatzaren 15, 22 eta 29an. Artista honen pentsamendua nola egituratu zen ulertzen saiatuko da zikloa, lehen urratsetan arreta berezia ipiniz.

Abuztuan, Musika Hababostaldian, bi kontzertu berezi izango dira Azkoitian eta Arantzazun. Kontzertuotan, Oteizari gustatzen zitzaizkion artisten piezak joko dituzte.

Nafarroan, bestalde, Altzuzako Oteiza Museoak ere hainbat ekimen antolatu ditu mendeurrena gogoratzeko; urrian izango den artistari buruzko nazioarteko kongresua da horien artean aipagarriena.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net