gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Oteizarengandik haratago, isiltasuna | jarduerak | Vidas paralelas »

Poesia eta antzerkia Oteizaren omenez
2008/05/15

Arantzazuko Santutegiko Apostoluak Ostiralean, hilak 16, agur esango diogu KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatutako Jorge Oteiza (1908-2003) zikloari. Hutsaren hotsa hitzaldi eta audio lana izango da 19:30ean, eta ondoren, Ander Lipus & Karabanaren Hala mintzatu zen Zappatrusta! performancea.

Astelehenean, hilak 12, hasi zen artista oriotarraen omenezko ziklo hau eta aste osoan zehar Oteizaren hainbat alderdi aztertu ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian: bere eskultore lanaren interpretazioa, bere garaiko amets eta ekintzak, egungo artistengan izandako eragina... Ostiralean amaiera borobila emango diogu zikloari.

Batetik, Hutsaren hotsa, Oteizaren poetikari buruzko errezitaldia izango dugu, Aitor Aguiriano, Jon Gerediaga, Miren Gaztañaga, eta Ander Lipusekin. Ondoren, Ander Lipus & Karabanak Hala mintzatu zen Zappatrusta! ekintza eta perfomance mitopoetikopatafisikoa eskainiko dute.

Ohi bezala, emanaldiak KMK Zuzeneanen bidez eskainiko ditugu, 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturunera etortzerik ez dutenek ere gozatu ahal izateko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net