
Koldo Mitxelena Kulturunea Gipuzkoako Foru-Aldundiak 1993ko azaroan sorturiko kultur ekipamendua da, eta Donostia hiriaren erdialdean dago. Bertan, Foru-Liburutegiaz gain, erakusketetarako aretoak, ekitaldi-aretoa eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bulegoak daude. Kulturuneak Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren izena darama, bere oroimen eta zeregin garrantzitsua gogoan izateko. Artea eta kultura hedatzeko funtsezko erreferentea izatera heldu da Gipuzkoan Koldo Mitxelena Kulturunea.
Koldo Mitxelena Kulturuneak honako areto hauek ditu:
16 urtetik gorakoentzat dago zabalik, eta toki gehiena hartzen du. Irakurtzeko eta ikasteko areto zabalak, eta mailegu, hemeroteka eta fonoteka zerbitzuak ditu, besteak beste; 60.000 dokumentu baino gehiagoko fondoa du eta, liburutegi orokorra bada ere, humanitateei eta euskal kulturari arreta berezia eskaintzen dio.
Nazioarteko arte garaikidearen joera berrienak azaltzeko erakusketa-areto handia da.
Areto txikiagoa da hau; bertan, gaikako erakusketak antolatzen dira, literaturari buruzkoak, bereziki. Bestalde, gipuzkoar artista esanguratsuen lanak azaltzeko erabiltzen da.
125 lagun hartzen dituen ekitaldi-aretoa da. Prentsaurrekoak, hitzaldiak, liburu-aurkezpenak, ikus-entzunezkoen emanaldiak eta era anitzetako kultur ekintzak burutzen dira bertan egunero.
Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendaritza Nagusia, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Teknikoa.
Koldo Mitxelena Kulturunearen web gunea