
gipuzkoakultura - liburutegiak
Kontatu genuen, bere garaian, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak Zerbitzuen Karta egin duela, erabiltzaileei eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.
Behin amaitu ondoren, 2007ko otsailaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute Zerbitzuen Karta, eta hedatzeko unea da orain. Horretarako, Liburutegiak liburuxka eran argitaratu du Karta.
Orduan ere azaldu genuen bezala, Zerbitzuen Kartaren helburua zera da, informazio-bideak hobetzeko, eskaturiko informazioa berehala emateko edo hiritarrei nahi duten hizkuntza ofizialean arreta emateko Liburutegiak hartu dituen konpromisoak islatzea, besteak beste. Laburbilduz, 16 urtetik gorakoei informazioa eskuratu, prestakuntza lortu eta aisialdia aberasten laguntzea da Zerbitzuen Kartaren bidez Liburutegiak duen asmoa.
. Hemen kontsulta dezakezu Zerbitzuen Karta.
. www.gipuzkoakultura.net/euskera/kmk web orriaren bidez ere ikus dezakezu.