gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Jose Bergamin oroitzen | liburutegiak | Nazioz euskaldunak »

Charlton Heston
2008/04/18

Charlton Heston Apirilaren 21etik 25era, duela aste gutxi hildako aktore bikain bati eskainiko diogu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka: Charlton Hestoni.

John Charles Carterrek aitaordearen abizena hartu zuen eta Charlton Heston izenarekin egin zen ezagun. Antzerkirako zaletasunak eta 1947. urtean Antonio y Cleopatra antzezlanean egindako lan bikainak zinemarako bidea ireki zioten. Handik aurrera, era guztietako pertsonaia historikoen paperak egiteko gaitasun paregabea zuela erakutsi zuen: Moisés, Juan Bataiatzailea, Rodrigo Díaz de Vivar El Cid, Judah Ben-Hur, Marco Antonio, Miguel Ángel, Richelieu...

1960 urtean aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen Ben-Hur filmean egindako lanarengatik. 60ko hamarkadatik aurrera, bestelako roletan aritu zen, film ez hain epikoetan eta galaiarena egin gabe. Besteak beste, arrakasta handia izan zuen El planeta de los simios eta El último hombre vivo filmekin; baita bigarren mailako paperekin ere, Richard Lesterren Los tres mosqueteros filmean Richelieu kardinalarena egiten, adibidez.

Zinema utzita zuela, 2002 urtean Alzheimerra zuela azaldu zuen eta 2008ko apirilaren 5an hil zen Beverly Hillseko etxean.

Astelehenetik ostiralera, 17:30etatik aurrera, aktore handi hau omenduko dugu ondoko filmekin:

Astelehena 21: Cuando ruge la marabunta (1954), Byron Haskinena. Hego Amerikako oihaneko landaketa baten jabe aberatsaren azalean dugu Heston. Gutun bidez ezagututako emaztegaiarekin duen harremana kontatzen du filmak. Mesfidantza eta interesak, inurri hiltzaileen inbasio batek landaketa suntsitzen duen arte. Eleanor Parker dugu Hestonekin elkarlanean.

Asteartea 22: El Cid (1961). Anthony Mannek Rodrigo Díaz de Vivar, el Cid Campeadoren bizitza kontatzen du Samuel Bronstonen superprodukzio honetan. Aktore talde bikainak filmaren kalitatea areagotzen du: Charlton Heston, Sophia Loren, Raf Vallone, Herbert Lom eta Geneviève Page dira aipagarrienak. Miklós Rózsaren musika bikaina ere aipatzekoa da.

 La batalla de Midway filmaren azala Asteazkena 23: El tormento y el éxtasis (1965). Carol Reeden film honek munduko artelanik bikainenetako baten sorrera kontatzen du: Sixtotar kaperako freskoak. Heston Miguel Ángel pintorearen azalean eta Rex Harrison kapera margotzea agintzen dion Julio II Aita Santuarenean.

Osteguna 24: El planeta de los simios (1968). Franklin J. Schaffnerek zuzendu zuen zientzia fikziozko film hau. Tximinoek menderatutako planeta bateko bizitza kontatzen du. Tximinoek gizakiak atxikita dituzte esperimentuak egiteko. Amaiera benetan txundigarria du. Filmaren remake bat ere egin zen baina ez zuen honen maila lortu. Charlton Hestonez gain aipatzekoa da Roddy MacDowallen lana.

Ostirala 25: La batalla de Midway (1976), Jack Smightena. Pearl Harbourreko bonbardaketaren ondoren, Iparramerrikako itsas-armada berrantolatu eta Midwayen Japoni aurre egiteko prestatzen da. Horrelako superprodukzio guztiek bezala, sekulako aktore zerrenda du: Charlton Heston, Henry Fonda, Glenn Ford, James Coburn, Robert Mitchum, Hal Holbrook, Toshiro Mifune eta Robert Wagner, besteak beste.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net