gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Zinemako klasikoak (5) | liburutegiak | Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia aberasten »

Richard Widmark
2008/04/14

Richard Widmark Azken aldian, zazpigarren arteko hainbat pertsona esanguratsu joan zaizkigu. Lehenengo Roy Scheider hil zen, handik gutxira Richard Widmark, eta berehala Charlton Heston. Ezin ahaztu Rafael Azcona gidoilari handia ere.

Apirilaren 14tik 18ra, horietako bigarrenari eskainiko diogu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka, Richard Widmarki.

Hasierako filmetan eskrupulurik gabeko gizon latz eta zinikoaren eredu izan zen, baina aurrerago bere gizatasuna agerian utzi zuen, 1960ko hamarkadan John Ford maisuak zuzendutako Dos cabalgan juntos eta El gran combate filmetan, besteak beste.

Ez zuen Oscar Saririk eskuratu, bere lehenengo lanetako batengatik izendatu zuten arren. 1947an izendatu zuten hain zuzen ere, El beso de la muerte filmean egindako lanarengatik. Film honekin aktore berri onenaren Urrezko Globoa eskuratu zuen.

Apirilaren 14tik 18ra, 17:30ean, ondoko filmak eskainiko ditugu aktore bikain hau omentzeko:

Astelehena 14:Pánico en las calles (1950). Elia Kazanek zuzendu zuen zinema beltzaren adierazle hau. Birus hilgarri baten eramaile dela ez dakien kriminal baten istorioa kontatzen du. Poliziak 48 ordu ditu izuak New Orleans txikitu aurretik atxilotzeko. Paul Douglas, Jack Palance, Barbara Bel Geddes eta Zero Mostel ditugu Widmarkekin batera aktore lanetan.

Asteartea 15: El sexto fugitivo (1956), John Sturgesena. Bidelapur talde bat indiarren sarraski baten ondoren bizirik atera den pertsona bakarraren bila dabil, honek altxorra non dagoen dakielako. Widmarkez gain aipatzekoa da, besteak beste, Donna Reed eta John McIntireen lana.

Asteazkena 16: El Álamo (1960). John Wayne handiak zuzendari eta aktore lanak egin zituen. Argumentua aski ezaguna da: boluntario texastar talde batek forte korrokoil batean aurre egin behar die Santa Anna generalaren ejerzito mexikarraren erasoei, Houston generalaren ejerzito texastarra berrantolatu eta Mexikorengandik independizatzeko borrokari ekiteko. Aktore talde bikaina biltzen du filmak: John Wayne, Richard Widmark, Laurence Harvey, Frankie Avalon, Linda Cristal eta Richard Boone.

Osteguna 17: Dos cabalgan juntos (1961). Hau ere John Fordek zuzendu zuen. Bi lagunek indiarrekin negoziatu behar dute, hauek preso zuriak askatzeko. Richard Widmark-James Stewart bikoteak lan bikaina egiten du, Forden zineman ohikoak diren umorezko eszenetan. Aipatzekoak dira Shirley Jones eta Linda Cristal ere.

Ostirala 18: Patrulla de rescate (1964). Michael Andersonen film honetan AEBetako erreskate zerbitzuko hiru ofizial Japoniako uretan jitoan dabilen zamaontzi bati laguntzera bidaltzen dituzte. Yul Brynner eta George Chakiris ditugu gure protagonistarekin batera lanean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net