gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 20, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Zenbakiak baino gehiago | liburutegiak | Richard Widmark »

Zinemako klasikoak (5)
2008/04/04

Sospecha filmaren irudia Film klasikoen bosgarren zikloa izango dugu apirilaren 7tik 11ra KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan. Zinema beltza, intriga, suspensea eta maitasuna, denak izango ditugu zinema emanaldietan. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

Astelehena 7: Hampa dorada (1930). Mervyn LeRoy-k zuzendu zuen film honek Caesar Enrico Bandello gangsterraren bizitza kontatzen du. Poliziaren aurrean saldu egiten dute. Gogoangarria da Edward G. Robinsonen lana. Aktore honek gaitasun berezia zuen horrelako roletan.

Asteartea 8: Sospecha (1941), Alfred Hitchcock maisuarena. Senarraren lagun baten heriotza arraroaren ondoren, hiltzailea senarra izan dela eta hurrengo biktima bera izango dela susmatzen du emakume batek. Cary Grant eta Joan Fontaine protagonisten kolaborazio estimagarria izan zuen Alfred Hitchcockek suspensezko film bikain honetan.

Fiesta filmaren azala Asteazkena 9: ¡Sitiados! (1950), George Seatonena. 1948ko Berlin gainetik elikagaiak garraiatzeko aliatuen aire-zubiari buruzko film historikoa. Aktoreen artean aipatzekoa da Montgomery Clift.

Osteguna 10: Carmen Jones (1954). Otto Premingerek zuzendu zuen musikal hau, Bizeten opera entzutetsuan oinarrituta. Maitasuna, jeloskortasuna, obesioak... azaltzen ditu filmak. Dorothy Dandridge eta Harry Belafonte ditugu portagonista lanetan.

Ostirala 11: ¡Fiesta! (1957). Henry Kingek zinemarako moldatu zuen Ernest Hemingwayen eleberria. Aktore talde bikaina bildu zuen: Tyrone Power, Ava Gardner, Errol Flynn, Mel Ferrer, Eddie Albert eta Juliette Greco.

Bost klasiko hauekin gozatzeko hitzordua, ohi bezala, 17:30ean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net