
gipuzkoakultura - liburutegiak
Apirilean esan genizuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak XVI. eta XVII. mendeetako dokumentu bana eskuratu berri zituela. XVII. mendekoa eskuizkribua zen eta dotrina bat zuen euskaraz, Soy de Amilletta-k sinatuta. Dagoeneko Fondo gordeetan dago dotrina.
Preguntas y respuestas de la doctrina Christiana en bascuence da dotrina honen izenburua eta bizkaieraz dagoen arren, bizkaiera literarioaren ekialdeko euskalki batean idatzia dirudi, eta seguru asko bizkaieraz hitz egiten den baina administrazioz gipuzkoarra den ingurukoa izango da (Bergarakoa, Arrasatekoa edo Leintz bailarako herriren batekoa).
Izenburuak dioen bezala, kristau dotrinari buruzko galdera eta erantzunak biltzen ditu. Bost orri ditu eta horrela hasten da:
Preg.ta Christaua bazara= Resp.ta= Bai Jesuschristo guere Jaunaren graciaz= P. Cer esan nai dau christauac= R. Christoren guiçona= P. Cer da christoren guizona= R. Bautismo santuan christoren fedea profesadu ebana= P. Cein da Christo= R. da Jaungoicoa, eta guizona= P. Nola da Jaungoicoa= R. cerren dan Aita Eternoaren Semea= P. nola da guizona= R. ceren dan Ama Virginearen Semea (...)Ondoko irudietan dotrina osoa irakurri dezakezue: