Logotipo gipuzkoakultura
2008ko maiatzak 16, ostirala

nor gara

Museoak

Museoen arloa beste zuzendaritza baten barruan dago, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren barruan, alegia, eta Gipuzkoako Foru-Aldundiaren museoak kudeatzea du helburu. Horrez gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko museo publiko eta pribatuen kudeaketan laguntzen du subentzioen bidez, eta Foru-Aldundiko bilduma etnografiko eta artistikoak gestionatzen ditu.

 

Gipuzkoako Foru-Aldundiaren Museoak

Untzi Museoa

Untzi MuseoaUntzi Museoa Donostiako portuan dago, XVIII. mendeko bigarren erdialdeko eraikin batean. Antzina, aipatu eraikina Itsasoko Kontsulatuaren (hiriko marinel eta itsas merkatarien taldea) lonja edo “dorretxea” zen. 1991 urtean zabaldu zen Untzi Museoa, Euskal Itsas Ondare material eta inmateriala berreskuratzen laguntzeko.

Museoak, euskaldunek mendeetan zehar itsasoarekin izandako harremana ezagutzera ematen duen erakusketa iraunkorra du (ontzigintzari buruzko alderdiak azpimarratzen dituena). Horrez gain, beste hainbat aukera eskaintzen du: aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, eta hezkuntza-zerbitzua du jende guztiarentzat (bisita gidatuak, hezkuntza-programa iraunkorrak -Balearen arrantza, Haizearen arrosa, Burdina eta Lurruna: industrializazioa itsasoan…-, jarduera multisentsorialak, etab.)

Bestalde, museoak berezko argitalpenak ditu eta liburutegi espezializatua du edonoren eskura.

Untzi Museoaren web gunea

 

Zumalakarregi Museoa

Zumalakarregi MuseoaZumalakarregi Museoa erreferentzia-gunea da XIX. mendeko Euskadiko historia eta gizartea ezagutu eta ikertzeko. Ormaiztegi herriko Iriarte Erdikoa etxean dago Museoa, Zumalakarregi familia bizi izan zen etxean, alegia.

Erakusketa iraunkorrak Zumalakarregi anaien biografiak ditu ikusgai, hots, Tomas jeneral karlistarena eta Miguel liberalarena. Horrez gain, Lehen Gerra Karlistako gertakariak ematen ditu ezagutzera, zeinak Antzinako Erregimenetik Liberalismora egindako trantsizio zail eta gogorrean gertatu ziren, Iraultza Frantsesa eta Bigarren Gerra Karlista arteko garaian. Honez gain, Zumalakarregi Museoak aldi baterako erakusketak eskaintzen ditu, bai Museoan bertan eta baita beste erakustoki batzuetan ere.

Bestalde, on line banatutako produktuen bidez Museoan bertan edo handik kanpo egin daitezkeen jardueren egitarau zabala du Zumalakarregi Museoak. Jolas eta bisitaldi gidatuak eskaintzen ditu hezkuntza-maila guztietarako, eta baita ibilbide didaktiko ugari ere (Zumalakarregi anaiak: jeneral karlista eta politiko liberala, Industrializazioaren hasmenta Euskal Herrian, Gerra eta Bakea, Burdinaren bideak, etab.). Gainera, Museoko osagarriak (erakusketa iraunkorra, ikus-entzunezko multimedia, lantegi elkarreragilea), eta hainbat joko (e-animazio jokoa, e-XIX. mendeko tribiala, Zumakit maletak, Tirabira Ormaiztegin, etab.) eskaintzen du, Museoaren historia jolasen bidez ezagutzeko. Berezko argitalpenak ere baditu, eta artxibo eta liburutegi espezializatua du jende guztiaren eskura.

Zumalakarregi Museoaren web gunea


Igartubeiti Baserria

Igartubeiti BaserriaEzkio-Itsasotik oso gertu Igartubeiti baserria dago. Eraikin hau euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla da, bai eta Gipuzkoa eta Euskadi osoko Lurralde Historikoko landa-arkitektura eta ingurunearen adierazle nabarmena ere.

Igartubeiti XVI-XVII. mendeetako baserri-dolarearen adibide bizi gisa berreskuratu dute, eta gure arbasoen bizimodu eta lanera hurbiltzen gaitu.

Baserria jende guztiarentzat dago zabalik, eta bisita gidatuen zerbitzua du. Horrez gain, baserriaren hedapena errazten duen interpretazio-zentroa du.

Igartubeiti Museoa Baserriak Sagardoaren Astea egiten du urtero, dolarea martxan jarriz eta sagardoa duela 500 urtetako teknikaren bidez eginez. Baserria espazio bizi izateko borondateak sagarra zanpatzeko jarduera adierazgarria errepikatzera eraman ditu Igartubeitiko arduradunak, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura erabiliz, eta nahi duten lagunei zuzenean ezagutzeko aukera emanez.

XVI. mendeko egurrezko egitura martxan jartzeak, sagarraren usainak, lehen mostoaren lurrinak, duela mende askoko eguneroko jardueraren lekuko izateak… hunkigarri eta ahaztezin egiten du jarduera hau.

Igartubeiti Baserriaren web gunea

 

Agorregiko Burdinola eta Errotak

Agorregiko Burdinola eta Errotak Gipuzkoako kultura eta industria-ondarearen adierazle garrantzitsuetarikoak burdinola hidraulikoak dira; Aiako udalerrian, Pagoetako parkean dagoen Agorregi, XVIII. mendeko monumentu-esparrua da, eta baita aprobetxamendu hidraulikoaren modu ezberdinen adierazle bikaina ere.

1985ean, burdinola eta errota batzuen berreskuratze proiektua hasi zuen Foru-Aldundiak. Erabateko errekuperazioari esker, burdingintza eta ale-ehoketarako energia hidraulikoaren erabilerak izandako garrantzia zuzenean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Esparrua jende guztiarentzat dago zabalik, eta bisita gidatuak egin daitezke, taldeka edo banaka. Eskola-taldeentzako ere badu programarik, eskola-egutegiaren baitan bisita pedagogikoak burutu baitaitezke. Jendeak burdinolaren funtzionamendua ikusteko aukera izango du bertan egiten diren azalpenen bidez.

Agorregiko Burdinolaren web gunea

 


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net